Nagusi Intelligence Centerrek bere startup eta enpresan gidaren hirugarren edizioa aurkezten du,lLurraldeko enpresek garatzen ari den esparru horretan egiten duten lan nabarmena erakustea helburua duena.
Biztanleriaren zahartzea erronka bat da gizarte modernoentzat, haien beharrei eta eskaerei erantzuteko orduan. Horregatik, Silver Economyren alde egitea sistemaren iraunkortasuna zaintzea da, baina baita erronka hori Bizkaiko garapen sozial eta ekonomikorako agertoki positibo bihurtzea ere.
Gidak 63 erakunde aipatzen ditu, bost ataletan sailkatuta: Herritartasun Aktiboa, Osasuna eta Ongizatea, Osasun Laguntza, Iraupen Luzeko Zainketak edo Finantzaketa eta Aholkularitza Balio Katean. Hauek dira sartu diren erakunde berriak: Mundo Pua, Esame Biomedical, Smart Sport Accesories, LKS Next, Saluta, Bihar eta Eder Arretak. Erakunde berri horiek dokumentuan agertzeak erakusten du Bizkaian zilarrezko ekonomiaren inguruan sortzen ari diren ekimenen eta proiektuen hazkundea eta aniztasuna.
Dokumentua NIC-ak sektoreko eragileen eskura jartzen dituen baliabideen parte da. Bere webgunean eskuragarri dauden beste baliabide batzuen artean, txosten monografikoak, zerbitzuen gida bat edo beken eta dirulaguntzen deialdiei buruzko datuak kontsulta eta deskarga daitezke, besteak beste.
2022an sortuta eta hasieran 51 enpresak parte hartzaile izanda, gida startup eta enpresa berriak gehitzen ari da produktuak eta zerbitzuak arrakastaz dibertsifikatzen dituztenak, biztanleriaren zahartzearen erronkari aurre egiteko gero eta garrantzi handiagoa duen merkatuaren segmentu honetan. “Jarduera ekonomiko berria sortzeko aukera bat da, lurraldera aberastasuna eta kalitatezko enplegua ekarriko dituena, baina bere publikoa objetibioa ahaztu gabe: adineko pertsona, zeinaren bizitza hobetu nahi dena, ez bakarrik iraupenari dagokionez, baita kalitateari, autonomiari, osotasunari eta duintasunari dagokienez ere“, azaltzen dute gidaren arduradunek.
Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…
26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…
Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…
26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…
Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta, kokaina…
Más de una veintena de ponentes internacionales y estatales debatirán en Naturklima sobre innovación, soberanía…