24_0107 Ertzaintzako espezialistek Urkiolako Parke Naturalean kokatutako jaurtigai bat eta Gerra Zibileko esku-granada bi neutralizatu dituzte
Servicio de prensa
2024-02-18
Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko agenteek Aranzadi Elkarteak Abadiñoko Saibigain mendiko lurretan egindako lanetan aurkitutako hiru lehergailu leherrarazi zituzten atzo, kontrolatuta.
Aranzadiko langileek atzo 15:00ak aldera eman zuten aurkikuntzaren berri, miaketa bat egiten ari zirela. Bertan obus bat eta bi granada aurkitu zituzten, ziurrenik Gerra Zibilekoak.
Ertzaintzako eta Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko agenteak bertara joan ziren, Urkiolako Parke Naturalaren barruan, eta espezialistek han bertan suntsitu zituzten lehergailu militarrak. Artilleriako jaurtigai bat zen, 75 mm-koa, eta eskuko bi granada, 31 modelokoak edo poloniarrak, eta modelo bereko granada baten abiarazle bat.
Ertzaintzak adingabe bat atxilotu du gaur goizaldean Areetan, lesio larrien delitu bat egotzita. Atxilotuak bi…
Ertzaintzako agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, hilketa saiakera egotzita. Dirudienez, inplikatuak arma…
Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…
26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…
Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…
26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…