Categorías: albisteak-berriak

48 ordutan, 1.777 pertsonak eskatu dute gazteen emantzipazioa laguntzeko Emantzipa laguntza berria

Joan den asteartean, otsailaren 20an, epea ireki zen 25 eta 29 urte bitarteko gazteek Emantzipa Programaren laguntza berria eskatzeko. Laguntza hori hilean 300 euro ordaintzean datza, gehienez ere 24 hilabetez, betiere etxebizitza libre baten alokairu-, hipoteka- edo mailegu-gastua egiaztatzen bada.

Gaur goizean, Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak eta Miren Saratxaga Gazteriako zuzendariak Emantzipa Programa kudeatuko den bulegotik aurkeztutako eskaerei buruzko lehen datuak eman dituzte.

48 ordutan, 1.777 pertsonak eskatu dute jada Emantzipa laguntza. Eskatzaileen % 52 Bizkaikoak dira, % 33 Gipuzkoakoak eta % 15 Arabakoak.

Aurkeztutako eskabide guztietatik ondorioztatzen da eskatzaileen % 68,6 emantzipatu egin direla edo alokairuan egingo dutela, eta gainerako % 31,4 erositako etxebizitza batean.

Azpimarratu behar da eskabideen % 63 emakumerenak direla, eta % 37 gizonenak. Datu hori koherentea da azken hamarkadan emakumeen emantzipazio-tasan dagoen hamar puntuko aldearekin.

Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak «beren bizi-proiektua autonomiaz hasi edo sendotu nahi duten gazteak laguntza eskatzera” animatu ditu».

Eusko Jaurlaritzak oso balorazio positiboa egiten du lehen 48 ordu hauetan jasotako erantzunari buruz. Jonan Fernandezek nabarmendu du, eskaeren erritmo horrek «berretsi egiten duela egin genituen estimazioak ondo bideratuta daudela, eta lehenengo urtean eskaeren kopurua 15.000ra iritsi ahal izango dela edo, are gehiago, horiek baino gehiago izan daitezkeela. Erantzun horrek berretsi egiten du halaber Emantzipa laguntzaren kontzeptua gazteek emantzipazio-prozesuan duten benetako premiari erantzuten diola».

Nabarmendu du, «nolanahi ere, Ematzipa Programaren gauzarik garrantzitsuena da ez dela neurri isolatu bat. Gazteen emantzipazioa laguntzeko eta erronka demografikoari aurre egiteko neurri-sistema baten parte da«.

Fernandezek gogorarazi du Emantzipa laguntza “beste neurri batzuekin osatzen dela, hala nola gazteen enpleguari aurre egiteko programarekin, Gaztelagun Programaren alokairu-laguntzekin, Haurreskolen doakotasunarekin edo seme-alabak hiru urtera arte hazteko laguntzekin, besteak beste. Horrela, Emantzipa Programa erronka demografikoari erantzuteko giltzarri gisa gazteei laguntzea ezartzen duen estrategia baten parte da”.

Nola egin eskaera

Eskabidea aurkezteko modurik errazena da www.euskadi.eus/emantzipa loturaren bidez egitea, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioa erantsiz. Horretarako, beharrezkoa izango da BakQ bidez identifikatzea eta, ziurtagiri elektroniko hori izan ezean, urrunetik eskatu ahal izango da online eskaeren bidez, bideo-identifikazioarekin.

Eskabidea aurrez aurre ere aurkez daiteke, online formularioa bete ondoren, inprimatu eta ZUZENEANen bulegoren batean aurkez daiteke. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen da.

Kontsultak

Laguntza eskatu nahi dutenek zalantzaren bat baldin balute argitzeke, Gazteria Zuzendaritzarekin jar litezke harremanetan 945 015 591 telefonora deituta edo emantzipa@euskadi.eus helbidera mezua bidalita.

Era berean, GAZ Emantzipaziorako zerbitzuaren laguntza izan dezakete, online, komunitatearen EMANTZIPA kanalaren bidez, 646 109 126 zenbakira whatsapp bat bidaliz edo gaz@euskadi.eus helbidera mezu elektroniko bat igorriz; edo aurrez aurre, Bilboko (La Perrera) edo Barakaldoko GAZ bulegoetara joanez.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Partaidetza prozesuaren ondorioz Martutenek izango duen eraldaketa aurkeztu du Donostiako Udalak

Plan Berezi berrian jasotako zentraltasunari, segurtasunari eta trafikoaren berrantolaketari buruzko hobekuntzak partekatu ditu bizilagunekin bilera…

5 horas hace

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Osakidetzan txertoen kudeaketan egondako intzidentziari buruzko informazioa eguneratu du

Close-up shot of pediatrician giving a three month baby girl intramuscular injection in leg Alberto…

5 horas hace

Lehendakariordeak eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren eraginari buruzko Europako goi mailako topaketa batean hartu du parte

“Zorroztasunez ebaluatzea eta erronkei aurrea hartzea funtsezkoa da gure politika publikoak hobetzen jarraitzeko”, azpimarratu du…

5 horas hace

Ordizian atxilotu dute errezeptazio-delitu batengatik

Ertzainek gizon bat atxilotu dute lapurtutako objektuen errezeptazio-delitua leporatuta. Atxilotuak legez kanpoko jatorria zuen bizikleta…

23 horas hace

Osakidetza anuncia para marzo su mayor OPE histórica con 5.425 plazas

El Servicio Vasco de Salud abrirá el próximo mes de marzo el periodo de inscripción…

23 horas hace

Gipuzkoa lidera el aumento de las okupaciones en Euskadi

Los delitos vinculados a la okupación de viviendas siguen al alza en Euskadi, aunque representan…

23 horas hace