Eusko Jaurlaritzako Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek “Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren eragina ulertzea” izeneko Ikerketa Konferentzian hartu du parte ostegun honetan. Europar Batasunaren suspertze tresna nagusiaren ondorio ekonomiko, sozial eta estrukturalen azterketa ardatz duen Europako erreferentziako foroa da.
“Ezagutza partekatzea, zorrotz ebaluatzea eta erronkei aurre hartzea funtsezkoa da gure politika publikoak hobetzen jarraitzeko”, azpimarratu du Torresek, Iñaki Ruiz Ekonomia sailburuordearekin eta Gabriel Gutierrez Planifikazio eta Egiturazkoal ez diren Funtsen zuzendariarekin batera Bruselan.
Topaketan, erakundeetako arduradunak, ikertzaileak eta politika publikoetako adituak bildu dira, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa gauza zedin azken urtean lortutako aurrerapenak ebaluatzeko, eta estatu kideetan hazkundeari, produktibitateari, enpleguari eta trantsizio berde eta digitalari egiten dioten ekarpenari buruz hausnartzeko.
Jardunaldian, goi mailako eztabaida politikoak, saio teknikoak eta aurkezpen akademikoak egin dira, eragin makroekonomikoa, erreformen gobernantza eta enpleguan, energian eta ingurumenean dituzten eraginak ardatz hartuta.
Valdis Dombrovskis Ekonomia eta Produktibitate, Inplementazio eta Sinplifikazio komisarioak eman dio hasiera konferentziari, eta Europako agintari eta Europako Batzordeko arduradun garrantzitsuek hartu dute parte. Erakundeen eta ikertzaileen arteko elkarrizketa gune izan da, eta ebidentzietan oinarritutako ebaluazioan eta suspertze mekanismoaren esparruan bultzatutako erreformen kalitatean jarri du arreta.
Foro honetan parte hartuz, Mikel Torre Lehendakariordeak berretsi egin du Euskadik bere ekonomia eta enplegu politikak Europar Batasunaren lehentasun estrategikoekin lerrokatzen jarraitzeko borondatea, susperraldi sendo, iraunkor eta inklusiboa bultzatuz.
MRR funtsak COVID-19aren pandemiak eragindako ondorio ekonomiko eta sozialak arintzeko EBk diseinatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren finantza tresna nagusia dira. EBk orain arte 650.000 milioi euro mobilizatu ditu tresna horren bidez.
26_0325 Gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Irunen aurkitu duten gorpuaren harira Gizon bat atxilotu…
26_0324 Irunen agertutako gorpu bat dela eta ikerketa abiarazi du Ertzaintzak Irunen agertutako gorpu bat…
Hiriko leku berri hau Javier Zubiria arkitekto donostiarrak proiektatu du eta inguruko agenteekin lanean ari…
Apirilaren 29tik maiatzaren 2ra izango da Cristina Enea parkean Lehen aldiz, Donostian ospatuko da Zuhaitzak…
Apirilaren 28a Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko Eguna da. Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) -Laneko Segurtasun…
La justicia vasca ha confirmado la pena de dos años de cárcel y tres de…