Ertzaintzak 21 eta 40 urteko bi gizon atxilotu ditu joan den azaroaren 8an, Reale Arena futbol-zelaiaren inguruan, Realaren eta Benficaren arteko partidaren aurreko uneetan, desordena publikoak, liskar nahaspilatsua eta lesioak eragitea leporatuta. Beste hamahiru pertsona agintari judizialaren aurrera eramango dituzte ikertu gisa, gertaera horiekin zerikusia izateagatik.
2023ko azaroaren 8an ordena publikoko istiluak gertatu ziren Realeko eta Benficako jarraitzaileen artean Amara auzoko Armeria plazan, futbol-zelaitik gertu, bi taldeek jokatu behar zuten Champions Leagueko partidaren atarian.
Istilu haien ondorioz, partidaren segurtasun-dispositiboan parte hartzen ari ziren Ertzaintzako baliabideek esku hartu behar izan zuten, eta lau pertsona atxilotu zituzten.
Ikerketekin jarraitu ondoren, atzo, asteazkena, bi pertsona atxilotu zituzten Lezon eta Usurbilen, istilu horietan inplikatuta egoteagatik. Atxilotuak 21 eta 40 urteko bi gizon dira, eta desordena publikoen, liskar nahaspilatsuaren eta lesioen delituak leporatu dizkiete.
Atxilotuak Donostiako Ertzain-etxera eraman zituzten zegozkion izapideak egitera, eta, horiek amaitzean, agintari judizialaren aurrera emango dituzte.
Bi pertsona horiek atxilotzeaz gainera, agenteek beste hamahiru pertsonari jakinarazi diete gertaeretan inplikatuta daudela, eta ikerketapean geratu dira.
Ertzaintzako agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, hilketa saiakera egotzita. Dirudienez, inplikatuak arma…
Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…
26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…
Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…
26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…
Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta, kokaina…