Euskotrenek —Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren sozietate publikoa— eta Ibaeta Kirol Elkarteak gaur goizean aurkeztu dute emakumezkoen maila goreneko IDK Euskotren taldea beste lau urtez babesteko akordio berria. Talde hori Donostiako da, eta, hain zuzen ere, hiri horretan mugikortasuna hobetzeko trenbide‑azpiegitura berrien zenbait proiektu garatzen eta gauzatzen ari dira.
Ekitaldia Donostiako José Antonio Gasca udal-kiroldegian izan da, eta bertan izan dira Carmen Muguruza Ibaeta Kirol Elkarteko presidentea eta Javier Seoane Euskotreneko zuzendari nagusia, IDK Euskotreneko zenbait jokalarirekin batera.
Lortutako akordioaren bidez, Euskotrenek kirol arloan emakumeen eta gizonen berdintasuna babesten eta Ibaeta Elkarteak ahaleginaren, etengabeko hobekuntzaren eta talde-lanaren inguruan lantzen dituen balioak sustatzen jarraituko du. Taldearen izenean agertzeaz gain, trenbide-konpainiaren izena ekipamenduan, kantxan, karteletan, eta saskibaloi-taldearen web-orrian eta sare sozialetan agertuko da.
Ibaeta Kirol Elkartea Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Gipuzkoako campusean sortu zen, eta 2005ean Donostiako Saskibaloiko Ibaeta Kirol Elkartea osatu zuten, Estatuko kategoria federatuetan lehiatu ahal izateko. 2013-2014 denboraldiaz geroztik, goreneko kategorian dabil eta 2017-2018 denboraldian Erreginaren Kopako finalaurrekora iritsi zen. Horrez gain, 2022-2023 denboraldian, Europako txapelketan (Eurocup Women) hartu zuen parte lehenengo aldiz, 2021-2022ko Endesa Ligan seigarren postuan sailkatu ostean. Gaur egun, Emakumezkoen Endesa Ligako seigarren postuan dago taldea, eta martxoaren 21etik aurrera Huelvan jokatuko den Erreginaren Kopako azken faseko final-laurdenetarako sailkatuta dago.
Javier Seoane Euskotreneko zuzendari nagusiak nabarmendu du “Ibaeta Elkarteak eta Euskotrenek emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egindako lan garrantzitsua, berdintasunezko gizarte bidezkoago bat lortzeko helburuarekin. Hori lortzeko, Saskibaloi Elkarteak bere balioak transmititzen ditu kirolaren eta talde-lanaren bidez, eta Euskotrenek gero eta emakume gehiago sartu ditu plantillan, eta Euskal Trenbide Sarearekin (ETS), trenbide-azpiegiturak kudeatzen dituen euskal erakunde publikoarekin batera, hainbat neurri ezartzen ditu erasoen aurrean zerbitzu seguruagoa eskaintzeko”.
Ibaeta Kirol Elkartearekiko akordioarekin jarraitzeak Euskotrenek emakumezkoen kirolari eta berdintasun-politikei ematen dien babes irmoa berrestea dakar, gizarte-erantzukizun korporatiboko programaren esparruan. Programa horrek konpromiso irmoa jasotzen du gizartearen onurarako diren honako alderdi hauekin: jasangarritasuna, kalitatea, berdintasuna, laneko segurtasuna eta osasuna, euskara eta iruzurraren aurkako borroka. Bestalde, Carmen Muguruza Ibaeta Elkarteko presidenteak berretsi zuen Euskotrenek proiektuaren babesle izaten jarraituko duela beste 4 denboraldiz.
“Akordioarekin jarraitzeak Euskotrenek emakumeen kirolaren eta berdintasunaren alde egindako apustua berresten du. Duela gutxi Emakumezkoen Endesa Ligako jokalarientzako Hitzarmen Kolektibo bat sinatu genuela iragarri genuen, eta Euskotrenen laguntzari esker, mota horretako apustuak sendotu ahal izango ditugu, datozen urteetarako lan-aukera egonkorra izateaz gain”.
“Konpromiso horri esker, elkarteak bere gain har ditzake etorkizuneko erronkak, eta, horrez gain, gizarteak aurrera egin dezake kirolean lortu nahi den berdintasunerantz. Euskotrenek IDK elektronikarekin batera hartu zuen parte elkartearen Europako lehen abenturan, eta espero dugu etorkizunean ere lagun egitea”.
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…
El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…
El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…
La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…
El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…