Categorías: albisteak-berriak

Safybox, azpiegitura sentikorretarako babes-kaxak fabrikatzen dituen euskal enpresa bakarra

Elektrizitatearen, uraren, gasaren edo telekomunikazioen gisako azpiegitura sentikorretarako babes-kaxak fabrikatzen dituen Euskadiko enpresa bakarra da Safybox, eta Bizkaiko Lezama herrian dago kokatuta. 72 urte ditu enpresak, eta produktuen 300 erreferentzia baino gehiago. Eskarien % 90 esportatu egiten du. Enpresak SPRI Taldearen Kloud programaren laguntza bat jaso du. Zerbitzu, datu eta aplikazio informatiko guztiak Cloud eremuetara migratzen laguntzen die programa horrek EAEko enpresei. SPRI Taldeak EAEko enpresei beren proiektuak ezagutarazteko aukera eskaintzen die “Zutaz mintzo gara” egitasmoaren bidez.

Javier eta Baltasar Uriartek (egungo jabeen aita eta aitona) 1952. urtean sortu zuten Safybox, bidoietarako tapoiak fabrikatzeko. Une hartan, Espainian jarduera hori egiten zuen enpresa bakarra zen. Ondoren, piezen mekanizazio-tailer bat izatera pasatu zen. “Eta tapoiak egiten zituen makina bat asmatu zuten. Orduan Iberduerok burdinurtuzko kaxak behar zituen elektrizitatea banatzeko, hortaz, makinak egiten hasi ginen 60ko urteen hasieran”, esan du Argiñe Uriartek, enpresako CEOak.

70eko hamarkadan elektrizitate-, ur-, gas- edo telekomunikazio-ekipoetarako inguratzaileen merkatuan sartu ziren. Enpresak hauteman zuen kaxa mota horietarako ez zegoela metalikoa ez zen materialik, eta burdinurtutik poliesterrera igaro ziren.

1983an uholdeek hartu zuten une hartan Bilboko Abusu auzoan zuten lantegia (uholde handiek gehien kaltetu zuten auzoetako bat izan zen). “Dena galdu genuen, eta urtebete egon ginen ezer ekoitzi gabe. Hutsetik hasi behar izan genuen”. Orduan pasatu ziren egungo kokalekura, Lezamara.

Beste mugarri garrantzitsu bat 1996 ingurukoa izan zen, nazioartekotu egin baitziren. Hala, 2005ean fabrikak ezarri zituzten Polonian eta Portugalen. Eskarien % 90 esportatu egiten du orain enpresak, 70 herrialdetara baino gehiagotara. Eta hiru ekoizpen-lantegi ditu, bi atzerrian eta bat Lezaman.

Inguratzaile ez metalikoak eskaintzen dituzte. Beira-zuntzez indartutako poliesterrarekin egindako kaxak eta armairuak dira. Elektrizitate-, ur-, gas- edo telekomunikazio-ekipoak babesten dituzte horiek. “Euskadi mailako fabrikatzaile bakarrak gara”.

Safyboxek produktuen 300 erreferentzia baino gehiago ditu, eta askotariko sektoreetako bezeroak ditu: sektore fotovoltaikoa, sektore elektrikoa, ur-hornidura, sentsorika edo trengintza. Azken horren kasuan, trenbide-orratzak aldatzeko kaxak egiten dituzte.

Ia 250 langile ditu eta urteko fakturazioa 25 milioi euro ingurukoa da. “I+G oso garrantzitsua da guretzat, eta inbertsio handia egiten dugu molde, diseinu eta sistema informatiko berrietan”.

SPRI Taldearen Kloud programaren laguntza prozesuak digitalizatzeko, sistema informatikoetarako, zerbitzariak erosteko eta datuak hodeira igotzeko erabili dugu. Iaz SPRIren beste laguntza bat jaso zuten, Gauzatu Nazioarteko Programakoa, Poloniako fabrika handitzeko.

Sektore elektrikorako kanpoko armairuen gama berri bat (nazioarteko estandarra duena) ateratzea da enpresaren erronketako bat. “Gainera, merkatua bultzatu nahi dugu Hego Amerikan, eta adimen artifizialarekin jarraitu nahi dugu, merkatuaren azterketak modu automatizatuan eta oso modu zehatzean egiteko”.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

9 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

9 horas hace

La justicia confirma el despido de un trabajador de un Forum Sport de Euskadi por retirar 1.500 euros de la caja fuerte

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…

9 horas hace

Imanol Pradales recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…

9 horas hace

Prisión para el cabecilla de una banda criminal que manipulaba máquinas de ruleta en salones de juego de Irun y Donostia

La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…

9 horas hace

El lehendakari recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…

9 horas hace