Ekimena martxoaren 4tik 22ra egingo da hiriko 17 auzotan
Auzo horietako plaza eta parkeetan haurrak eta gurasoak biltzen dira, bi taldetan: Zabu Zibu izenekoa, 3-5 urte arteko haurrekin eta haien arduradunekin; eta Txirrintxon deiturikkoa, 6-9 urte bitarteko umeekin. Jolasa da jardueraren funtsa, erreminta ezin hobea delako hizkuntza barneratzeko, eta jolasguneetan jartzen diren dinamizatzaileak dira jarduera gidatzeaz arduratzen direnak.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta auzoetako euskara batzordeek antolatzen dute jarduera hau, hizkuntzaren erabilera indartu nahi dutelako aisialdiaren eremuan, eta, hain zuzen esparru hori lantzeko, elkarlanean sortu zuten Parketarrak egitasmoa, haurrak eta familiak kalean jolasean dabiltzanean, euskaraz aritzeko. Egitasmoa urteko hiru sasoietan antolatzen da: martxoan, maiatzean eta urrian.
Haurraren lehenengo hilabete eta urteetan garrantzitsua da etxeko giroa eta arlo ludikoa euskaraz lantzea. Gero, umea handitzen doan heinean, harreman sareak eratzen hasten da, eta, une horretan ere, oso garrantzitsua da laguntxoekin euskaraz ongi pasatzeko aukerak izatea, lagunarteko hizkera indartzea eta komunikazio-ohiturak euskaraz eraikitzea. Parketarrak egitasmoak horretarako baliabideak eskaintzen dizkie haurrei eta familiei.
Parketarren aurreko txanda joan den urrian izan zen, eta aurreko edizioetan bezala, haur askok parte hartu zuen, eguraldiak askorik lagundu ez zuen arren (70 saio inguru antolatu ziren). Zehazki, 1066 haur eta 133 guraso edota tutore ibili ziren Parketarren bueltan, iazko urrian, ekimen erakargarria baita. Hala berretsi dute parte-hartze datuek eta jarduera bukatzean haurrei nahiz helduei egiten zaizkien galdetegiek.
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…
El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…
El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…
La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…
El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…