Categorías: albisteak-berriak

Segurtasun dispositibo berezia Real Sociedad eta PSGren arteko partida dela-eta

Hirian, eta bereziki Amara Berri auzoa, hainbat eragin izango dira Ertzaintza, Udaltzaingoak, Real Sociedadek eta Udalak hartutako neurrien ondorioz

Martxoaren 5ean, 21:00etan, Reale Arena estadioan jokatuko den Real Sociedad eta Paris Saint-Germain futbol taldeen norgehiagoka arrisku handiko partida izango dela ohartarazi dute Ertzaintzak eta Udaltzaingoak. Hori dela-eta, segurtasun dispositibo berezi bat prestatu dute hiri osoan, eta hain zuzen ere, partida hasi baino ordu batzuk lehenago estadioaren inguruko trafikoaren fluxuetan eragina izango duen dispositiboa.

Partidaren nazioarteko izaera eta pertsona ugariren bertaratzea arrisku handiko partida izendatzearen arrazoia dira. Hori dela eta, aurreko egunetik segurtasun dispositibo berezia aktibatuko da hirian. Eta era berean, beste hainbat neurri hartuko dira, Anoeta Estadioaren eta Amara Berri auzoaren segurtasuna bermatzeko.

Udalaren eta segurtasun operatiboaren arduradunek dei egin dute garraio publikoa erabiltzeko, estadiora denborarekin joateko eta Amarako auzotarrei zein hiriko beste auzoetako bizilagunei eskatu diete kontuan hartzeko neurriok euren egunerokotasunean izan ditzaketen eraginak.

Isolamendu perimetrala

Ohiko segurtasun neurriez gain, dispositiboa indartuko da eta 19:00etatik 21:00etara Amara Berri auzoko zati batetan trafikoa moztuko da eta Anoeta estadioaren ingurua isolatuta geldituko da.

Segidako kaleek osatuko dute isolatutako perimetroa:

  • Hegoaldea: Zorroaga pasealeua – Aita Donostia plaza – Errondo pasealekua (bide hauetan trafika moztuko da Portutxo biribilgunean eta Toribio Alzaga eta Zorroaga pasealekuaren arteko biribilgunean).
  • Iparraldea: Pío XII plaza – Eustasio Amilibia
  • Oeste: Karlos Iaren hiribidea
  • Este: Felipe IV – Irun Plaza – Baleazaleak

Larrialdietako ibilgailuak, garraio publikoa, mugikortasun urriko pertsonak eramaten dituzten ibilgailuak edo Osakidetzako etxez-etxeko asistentzia zerbitzuak igaro ahal izango dira. Garraio publikoak, Madrilgo hiribidetik ibili ahal izango da bi norabideetan, baina ordu horietan Isabel II eta Aita Donostia plazaren artean, bi norabideetan, dauden geltokiek ez dute zerbitzurik izango.

Itxieraren barruan aparkatuta dauden ibigailuren bat mugitu beharko balitz, ibilgailu horiek Pio XII plazatik aterako dira. Ospitalera joan behar duten hiritarrei aholkatzen zaie GI-40 errepidea erabiltzea.

Amara Berriko bizilagunak

Amara Berrin TAOren 5-1 sektorearen egoiliar txartela duten auzotarrek euren ibilgailuak aparkatu ahal izango dute hiriko beste edozein sektoreetan, martxoaren 4tik 6ra, biak barne, sektore bakoitzaren TAO egoiliar txartela duten baldintza berberetan.

Dena dela, segurtasun arduradunek hiritarrei eskatu diete, ahal duten heinean aipatutako eremu perimetralera ez hurbiltzeko, bide alternatiboak erabiltzeko eta egingo diren sarrerak eta irteerak denborarekin planifikatzeko.

Beste hainbat neurri

Gainera, gogorarazi dute kirolaren bortizkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta tolerantzia ezaren aurkako Legeak kirol-instalazioetan edo inguruetan bengalak eramatea edota erabiltzea debekatzen duela, eta bide publikoan erabiltzeak ere Hiri Segurtasuna Babesteko Legea erabilita zigortu daitekeela, betiere baldin eta arau-hauste penalik ez badago.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Adingabe bat atxilotu dute Getxon, beste gazte bati labankada bat emateagatik lepoan

Ertzaintzak adingabe bat atxilotu du gaur goizaldean Areetan, lesio larrien delitu bat egotzita. Atxilotuak bi…

8 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Errenterian beste gizon bat hiltzen saiatzeagatik

Ertzaintzako agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, hilketa saiakera egotzita. Dirudienez, inplikatuak arma…

17 horas hace

Prostituzioan aritzen diren emakumeak dauden etxebizitzetan indarkeriaz lapurretak egiten dituen talde kriminal bateko bi kide atxilotu dituzte

Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…

1 día hace

Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren

26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…

1 día hace

Bilbon gizon bat atxilotu dute beste gizon bati sexu-erasoa egiteagatik

Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…

1 día hace

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Bilbon, bikotekidea hiltzeagatik

26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…

1 día hace