Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren mendeko Alokabide sozietate publikoak aste honetan eman dizkie Basauriko udalerrian eraikitako alokairuko 36 zuzkidura-bizitoki berrien giltzak adjudikaziodun suertatu diren gazteei.
Eraikinak logela bateko 31 bizitoki ditu, bi logelako 4 bizitoki, eta mugikortasun murriztua dutenentzako logela bakarreko beste bizitoki 1. Eraikinak fatxada berezia du. Trombe horma bat du eta horrek, eguzki-kolektore bertikal handi gisa, aukera ematen du eguzki-erradiazioa baliatzeko berokuntzaren eta ur bero sanitarioaren energia-beharretarako. Eraikinak energia-kalifikazio gorena du, eta eraikuntzarako 3,06 milioi euro jarri dira. Bere eraikuntzarekin, zuzkidura bizitoki hauek Eusko Jaurlaritzak Basaurin duen 186 etxeko alokairuko parkera gehitzen dira orain.
Zuzkidura-bizitokiak, beren ezaugarriengatik eta txandakakoak izateagatik (gehienez ere bost urtera arte luzatu daitezkeen kontratuak dira), apartamentu bereziki egokiak dira gazteak har ditzaten eta emantzipazio-prozesua erraztu dadin. Ildo horretan, Basauriko bizitoki guztiak urtean 3.000 eta 39.000 euro haztatu arteko diru-sarrerak dituzten 36 urtetik beherako pertsonei adjudikatu zaizkie. Adjudikaziodun horiek, hemendik aurrera, hileko kanon bat ordainduko dute bizitoki horietan bizitzeagatik. Kanona ez da inola ere haien diru-sarreren % 30 baino handiagoa izango, indarrean dagoen araudiaren arabera.
Ertzaintzak 20 eta 21 urteko bi gazte atxilotu zituen atzo Iurretan, adineko pertsonei besarkada solidarioa…
Gaur goizaldean, Ertzaintzak, Bilboko Udaltzaingoarekin lankidetzan, lau gazte atxilotu ditu, eta beste sei ikertu, istilu-liskar…
Ertzaintzak adingabe bat atxilotu du gaur goizaldean Areetan, lesio larrien delitu bat egotzita. Atxilotuak bi…
Ertzaintzako agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, hilketa saiakera egotzita. Dirudienez, inplikatuak arma…
Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…
26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…