Donostia, bi gizon atxilotu eta hamaika ikertu dituzte erasoengatik


24_0137 Donostia, Donostia, bi gizon atxilotu eta hamaika ikertu dituzte erasoengatik

Donostia, bi gizon atxilotu eta hamaika ikertu dituzte erasoengatik

Servicio de prensa

2024-03-03

Ertzaintzak 20 eta 26 urteko bi gazte atxilotu ditu gaur goizaldean Donostian, hiru pertsona zauritu dituen taldeko eraso batean parte hartu ostean. Liskarrean parte hartu zuten beste hamaika laguni eginbideak ireki zaizkie, ikertu gisa.

Gertakariak atzo, larunbata, 23:30ean izan ziren, Donostiako Martutene auzoan. Hamar pertsona baino gehiago biktimen etxebizitzara joan ziren eta arma zuriekin mehatxatu zituzten, ondoren objektu sendoak erabiliz eraso egiteko.

Ertzaintza bertaratu zen, eta biktimak eta inplikatutako hainbat pertsona identifikatu zituzten. Ertzainek bi gazte atxilotu zituzten gertakarietan zuzenean parte hartzeagatik, eta beste hamaika gizon ikertu zituzten.

Erasoen ondorioz, hiru pertsonak osasun-laguntza jaso behar izan zuten.

Atxilotuak ertzain-etxera eraman zituzten beharrezko eginbideei ekiteko, eta, amaitutakoan, epailearen esku utziko dituzte.

Ertzaintzak zabalik ditu ikerketak, eta ez du baztertzen atxiloketa gehiago egitea.