Lau atxilotu eta zazpi ertzain zaurituta gertatu dira gaur Gasteizen izandako istiluetan


24_0136 Lau atxilotu eta zazpi ertzain zaurituta gertatu dira gaur Gasteizen izandako istiluetan

Lau atxilotu eta zazpi ertzain zaurituta gertatu dira gaur Gasteizen izandako istiluetan

Servicio de prensa

2024-03-03

Lau gizon atxilotu dituzte gaur Gasteizen, martxoaren 3an deitutako manifestazioan izandako istiluetan. Orain atxilotutakoak iskanbila-talde bateko kideak ziren, eta ezarritako segurtasun-dispositiboko polizia-taldeen aurka botilak, galtzada-harriak eta beste objektu sendo batzuk botatzen hasi dira. Ondorioz, zazpi ertzain zauritu dira.

Istiluak martxoaren 3ko biktimen oroimenez deitutako manifestazioan parte hartzen ari zen pertsona talde bat Bake kalearen parean irainak esaten eta polizia-taldeen aurka objektuak botatzen hasi denean sortu dira. Polizia-talde horiek manifestazioaren harira ezarritako segurtasun-dispositiboaren parte ziren. Zalapartariek botilak, galtzada-harriak eta bestelako objektu sendoak jaurti dizkiete agenteei, eta beharrezkoa izan da defentsarako materiala erabiltzea erasoari aurre egiteko. Zazpi ertzain zauritu dira, eta osasun-laguntza behar izan dute.

Gertakari horien ondorioz, istiluetan parte hartu zuten lau pertsona atxilotu dituzte, desordena publikoen eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatuen delituak egotzita.