Categorías: albisteak-berriak

Euskal Poliziak abiadura kontrolatzeko kanpainak indartuko ditu Euskadin

• Zaintza-lana areagotzeko kanpaina berriak egingo ditu martxoaren 4tik 10era, apirilaren 15etik 21era eta maiatzaren 6tik 12ra Euskadiko bide-sarean

Euskal Poliziak areagotu egingo du abiaduraren kontrola datorren astean, martxoaren 4tik 10era bitartean, eta apirilaren 15etik 21era eta maiatzaren 6tik 12ra bitartean egingo diren kanpaina berriekin.

Ertzaintzak, udaltzaingoekin lankidetzan, abiadura-mugak betetzen diren zainduko du, Euskadiko bide-sareko istripuen tasa eta zaurituen eta hildakoen kopurua murrizteko. Kontrolak, edonola ere, prebentziozkoak izango dira, eta abiadurari lotutako arriskuko bide-zatietan egingo dira, bai eta ezarritako muga gaindituta zirkulatzen den eta istripu-tasa handia dagoen puntuetan ere.

Estibaliz Olabarri Trafikoko zuzendariaren arabera: “Istripu larrietako, hau da, hildakoak edota zauritu larriak eragiten dituztenetako, faktoreetako bat abiadura desegokia izaten da, alkoholaren eta drogen kontsumoarekin eta arreta-galtzeekin batera. Ezinbestekoa da ezarritako mugak errespetatzea eta abiadura bidearen eta eguraldiaren inguruabarretara egokitzea, istripuak saihesteko”.  

Egiaztatuta dago abiadurak zerikusi zuzena duela trafiko-istripuen kaltegarritasunarekin. Abiadura handian gidatzen denean, ezbeharren kopuruak eta horien larritasunak gora egiten dute modu esponentzialean. Kontuan izan behar da zenbat eta handiagoa izan abiadura orduan eta distantzia handiagoa behar dela ibilgailua gelditzeko. Kalkulatzen da, batez beste, 120km/h-an zirkulatzen bada, futbol-zelai batena baino distantzia handiagoa beharko dela gelditzeko.

Abiadura kontrolatzeko kanpaina hauek trafikoa eta garraioa zaintzeko eta kontrolatzeko urte osorako programatu diren 38 kanpainen egutegiaren barruan daude.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ortuella, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak bi gazte atxilotu dituzte herritar bati mugikor bat indarrez lapurtzeagatik

24_0288 Ortuella, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak bi gazte atxilotu dituzte herritar bati mugikor bat indarrez lapurtzeagatik…

2 horas hace

Villabona, Ertzaintzak gazte bat atxilotu du beste bati arma zuri batekin erasotzeagatik

Ertzaintzako agenteek 19 urteko gazte bat atxilotu dute gaur goizaldean Villabonan, arma zuriz egindako lesioen…

8 horas hace

Bilbo, Ertzaintzak pertsona bat atxilotu, beste bat ikertu eta beste 15i espedienteak ireki dizkie prebentzio-kontrol batean substantzia estupefazienteak edukitzeagatik

24_0286 Bilbo, Ertzaintzak pertsona bat atxilotu, beste bat ikertu eta beste 15i espedienteak ireki dizkie…

1 día hace

Ertzaintzak GI-636 errepidean, Errenterian, heriotza eragin duen istripuaren lekukoak eskatzen ditu

24_0285 Ertzaintzak GI-636 errepidean, Errenterian, heriotza eragin duen istripuaren lekukoak eskatzen ditu Ertzaintzak GI-636 errepidean,…

2 días hace

Hiru atxilotu Andoainen eta Bilbon droga-trafikoagatik

Azken orduotan, Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Andoainen eta hirugarren bat Bilbon, osasun publikoaren aurkako…

2 días hace

Fallece un motorista en Errenteria tras sufrir un accidente de tráfico

24_0284 Fallece un motorista en Errenteria tras sufrir un accidente de tráfico Fallece un motorista…

2 días hace