Categorías: albisteak-berriak

Lau atxilotu eta zazpi ertzain zaurituta gertatu dira gaur Gasteizen izandako istiluetan


24_0136 Lau atxilotu eta zazpi ertzain zaurituta gertatu dira gaur Gasteizen izandako istiluetan

Lau atxilotu eta zazpi ertzain zaurituta gertatu dira gaur Gasteizen izandako istiluetan

Servicio de prensa

2024-03-03

Lau gizon atxilotu dituzte gaur Gasteizen, martxoaren 3an deitutako manifestazioan izandako istiluetan. Orain atxilotutakoak iskanbila-talde bateko kideak ziren, eta ezarritako segurtasun-dispositiboko polizia-taldeen aurka botilak, galtzada-harriak eta beste objektu sendo batzuk botatzen hasi dira. Ondorioz, zazpi ertzain zauritu dira.

Istiluak martxoaren 3ko biktimen oroimenez deitutako manifestazioan parte hartzen ari zen pertsona talde bat Bake kalearen parean irainak esaten eta polizia-taldeen aurka objektuak botatzen hasi denean sortu dira. Polizia-talde horiek manifestazioaren harira ezarritako segurtasun-dispositiboaren parte ziren. Zalapartariek botilak, galtzada-harriak eta bestelako objektu sendoak jaurti dizkiete agenteei, eta beharrezkoa izan da defentsarako materiala erabiltzea erasoari aurre egiteko. Zazpi ertzain zauritu dira, eta osasun-laguntza behar izan dute.

Gertakari horien ondorioz, istiluetan parte hartu zuten lau pertsona atxilotu dituzte, desordena publikoen eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatuen delituak egotzita.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Txindoki mendian istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

24_0290 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Txindoki mendian istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…

10 horas hace

Zortzi pertsona zauritu dira gaur arratsaldean AP-68 autobidean, Zanbrana parean, izandako zirkulazio-istripu batean

Bilboko noranzkoan zihoazen lau ibilgailuk istripu multiplea izan dutenean gertatu da istripua. Zortzi pertsona zauritu…

10 horas hace

Ortuella, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak bi gazte atxilotu dituzte herritar bati mugikor bat indarrez lapurtzeagatik

24_0288 Ortuella, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak bi gazte atxilotu dituzte herritar bati mugikor bat indarrez lapurtzeagatik…

13 horas hace

Villabona, Ertzaintzak gazte bat atxilotu du beste bati arma zuri batekin erasotzeagatik

Ertzaintzako agenteek 19 urteko gazte bat atxilotu dute gaur goizaldean Villabonan, arma zuriz egindako lesioen…

19 horas hace

Bilbo, Ertzaintzak pertsona bat atxilotu, beste bat ikertu eta beste 15i espedienteak ireki dizkie prebentzio-kontrol batean substantzia estupefazienteak edukitzeagatik

24_0286 Bilbo, Ertzaintzak pertsona bat atxilotu, beste bat ikertu eta beste 15i espedienteak ireki dizkie…

2 días hace

Ertzaintzak GI-636 errepidean, Errenterian, heriotza eragin duen istripuaren lekukoak eskatzen ditu

24_0285 Ertzaintzak GI-636 errepidean, Errenterian, heriotza eragin duen istripuaren lekukoak eskatzen ditu Ertzaintzak GI-636 errepidean,…

2 días hace