Categorías: albisteak-berriak

Lehendakariak baieztatu du Euskadik ekimen pribatu “fidagarri eta lehiakorrak” behar dituela

Lehendakariak adierazi du Euskadik ekimen pribatu “fidagarri eta lehiakorrak” behar dituela, zerbitzu publikoak mantentzen laguntzeko, eta, adibide modura, Egoin Wood Group aipatu du, zeinaren Legutioko (Araba) fabrika berria bisitatu baitu gaur goizean, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuarekin batera.

Iñigo Urkulluk eta gainerako agintariek familia batean hasi zen enpresa honen instalazio berriak ezagutu dituzte. Enpresa honetan 25 milioi euroko inbertsioa egin berri dute, eta diru-ekarpen horri esker, enpresaren gaitasuna handitu egingo da, eta Europa hegoaldeko zur kontralaminatuko ekoizlerik handiena izango da.

Bisitaren ostean eskainitako agerraldian, Lehendakariak Egoin eta gisa horretako enpresen “jarrera” eta “ausardia” nabarmendu ditu, adierazi duenez, arriskuak hartzen dituzte, inbertitu egiten dute, eta hazten jarraitzeko urratsak ematen dituzte. Lehendakariaren arabera, Euskadik Egoinen gisako enpresak behar ditu, eta  “isilpeko txapeldunak” direla gaineratu du, izan ere, liderrak dira euren sektorean eta erreferentzia Europan, ez euren dimentsioarengatik, baizik eta berrikuntzan eta I+Gn duten gaitasunarengatik.

Egoini buruz, eta baso ustiaketa iraunkorretatik lortutako egur autoktonoaren aldeko euren apustuari helduta, Iñigo Urkulluk adierazi du egurraren sektoreak batzen eta behar berrietara egokitzen jakin duela.

“Gure basoak zaindu egin behar ditugu. Natura zaindu eta kontserbatzeko ezinbestekoa da baso kudeaketa kontuan hartzea, eta azken urteetako transformazioari esker gaurkoa bezalako emaitzak ikusten ditugu. Beste behin ere, kate bereko katebegi desberdinen arteko lankidetza daukagu esku artean”− adierazi die enpresa honetako arduradunei, era berean, lankidetza publiko-pribatuaren aldeko apustua egitera animatu ditu, horrela “enplegu aukera berriak” sortzen jarraitzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Barakaldoko liburutegien sareak %41 igo ditu liburu-maileguak azken urtean

Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…

8 minutos hace

Osakidetzak nazioarteko Quality Innovation Award-QIA saria jaso du tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasunentzako terapia aurreratuetan egindako kudeaketagatik

Sari ospetsu honen bitartez, aitortu da Donostialdeko ESIk terapia aurreratuko medikamentuak maneiatu eta prozesatzeko egiten…

8 minutos hace

26_0311 Oñatin emakume bati sexu-erasoa egiten saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…

18 horas hace

26_0310 Gasteizen gazte bati arma zuri batekin eraso egiteagatik atxilotu dute

Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…

21 horas hace

Chivite Lehendakariak adierazi duenez “gazteak dira Nafarroa etorkizun bidezkoago, berdinzaleago eta askeago batera bultzatzen duen indar kolektiboa”

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…

1 día hace

Lurralde Kohesioak toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izan nahi duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartu du, egonkortze-prozesua ebazten den bitartean irtenbideak emateko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…

1 día hace