Categorías: albisteak-berriak

EGOkITU udako campusean dena prest 15 eta 17 urte bitarteko gazteak jasotzeko

Foto archivo: Nagore Iraola. UPV/EHU

EGOkITU udako campusa Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusak garatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, eta udaran irekiko ditu ateak. Udako campusak arrakasta handia izan du edizioz edizio, eta 15 eta 17 urte bitarteko gazteak unibertsitate-mundura eta, ondorioz, enpresa-mundura modu ludikoan hurbiltzea du helburu.

“Aurten ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak gazteen talentua sustatzeko konpromisoa agertu du, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan. Dagoeneko sei dira EGOkITU programaren edizioak, Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoen Sailak lagunduta. Gainera, azken edizioetan urtero 15 eta 17 urte bitarteko 200 gaztek parte hartzeak elkarlan honen eraginaren berri ematen digu”, azpimarratu du Aimar Insausti Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Ekintzailetzaren eta Transferentziaren arloko zuzendariak.

Azken edizioan bezala, aurten ere EGOkITUk 9 ikastaro eskainiko ditu UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko hainbat ikastegietan. Horrela, parte-hartzaileek jarduera teknologikoak, sanitarioak edo sozialak aukeratu ahal izango dituzte unibertsitatea eta bertako irakasle ikertzaileak gertutik ezagutzeko. «Eskaintzen diren ikastegiak errepikatu arren, kasu askotan programatutako jarduerak aldatu egin dira unibertsitate-ikasketak gazteei modu ludikoan aurkezten jarraitzeko asmoz. Horregatik uste dut garrantzitsua dela edizio honetako web orria kontsultatzea Programa hau zehazki zer den jakiteko «.

«Edizio honetan-dio Aimar Insaustik- martxoan ireki nahi izan ditugu izen-emateak, eta Aste Santua baino lehen hainbat talde betetzea aurreikusten dugu. Iaz ezustekoa izan zen talde batzuk aste bakar batean osatu zirela ikustea, behin izena emanda. Horregatik, EGOkITUri buruzko informazioa bidali diegu lurraldeko ikastetxeei eta Lanbide Heziketako ikastetxeei. Ez dugu inor kanpoan geratzea nahi, informazioa garaiz jaso ez duelako «.

Izen-ematea 

EGOkITU programa 2007 eta 2009 urteen artean jaiotako pertsonei zuzenduta dago. Bi txanda antolatu dira: ekainaren 24tik 28ra eta uztailaren 1tik 5era. Aste bat edo bi aste aukeratu daitezke, 9:30etik 14:00etara (campuseko jantokiak irekita egongo dira programa garatzen den egunetan). Izena emateko epea 2024ko martxoaren 11ean ireki eta maiatzaren 24an amaituko da. Plazak hurrenkeraren arabera esleituko dira.

*Informazio gehiago eta izena ematea: https://www.ehu.eus/eu/web/gipuzkoa/egokitu 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0300 Gizon bat atxilotu dute Oñatiko taberna bateko zerbitzaria pistola simulatu batekin mehatxatzeagatik telefono mugikorra lapurtzeko

Ertzainek 27 urteko gizon bat atxilotu dute Oñatin, larderiaz lapurreta egiten saiatzea leporatuta. Atxilotuak airsoft…

3 horas hace

La familia Lascaray galardonada con el Premio Antonio Aranzabal 2026 en reconocimiento a su longeva trayectoria y arraigo al territorio

La XXVI edición de la Jornada de Empresa Familiar, organizada por la Fundación Antonio Aranzabal…

3 horas hace

Orio rompe tres décadas de sequía al imponerse en el Campeonato de España senior de bateles

La embarcación masculina de Orio hizo historia este domingo en Legutiano al recuperar un trono…

3 horas hace

Detenido un hombre de origen magrebí por herir en el cuello con un cuchillo a su compañero de piso en Donostia

La Ertzaintza arrestó ayer por la tarde en el barrio donostiarra de Altza a un…

3 horas hace

Detenido un joven de origen magrebí en Villabona tras una serie de robos en comercios y vehículos

La Ertzaintza, en colaboración con la Policía Municipal de Villabona, arrestó ayer por la tarde…

3 horas hace