24_0158 Eusko Jaurlaritza eta Iberdrola elkarlanean arituko dira konpainiaren azpiegitura sentikorretan droneak inhibitzeko sistemak instalatu eta kontrolatzeko
Prentsa zerbitzua
2024-03-12
• Bildutako informazioa Ertzaintzak koordinatu eta gainbegiratuko du, balizko mehatxuak neutralizatzeko eta euskal multinazionaleko pertsonen eta azpiegituren babesa bermatzeko
Gobernu Kontseiluak gaurko bileran eman du Eusko Jaurlaritzaren eta Iberdrolaren arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko oniritzia. Hitzarmenaren helburua da Euskadin energia sortzen eta merkaturatzen duen konpainiaren eraikin edo azpiegitura sentikorretan tripulaziorik ez duten aireontzien hegaldia, asmo txarrez edo zuhurtziarik gabe egiten dena, eragoztea.
Hitzarmenaren arabera, Iberdrolaren segurtasun-zerbitzuek droneak detektatzeko jarritako eta operatutako sistemek hartutako datuak Ertzaintzari helaraziko zaizkio. Horrela, Ertzaintzak zuzendu, koordinatu eta gainbegiratuta, akordio horrek aukera emango du Euskadiko azpiegitura sentikorren eta pertsonen segurtasunerako era horretako mehatxuak neutralizatzeko esku hartzeko.
Hitzarmenaren esparruan, Jarraipen Batzorde Misto bat eratzea ere erabaki da, egindako jardueren koordinazioa, zaintza eta kontrola errazteko.
Plan Berezi berrian jasotako zentraltasunari, segurtasunari eta trafikoaren berrantolaketari buruzko hobekuntzak partekatu ditu bizilagunekin bilera…
Close-up shot of pediatrician giving a three month baby girl intramuscular injection in leg Alberto…
“Zorroztasunez ebaluatzea eta erronkei aurrea hartzea funtsezkoa da gure politika publikoak hobetzen jarraitzeko”, azpimarratu du…
Ertzainek gizon bat atxilotu dute lapurtutako objektuen errezeptazio-delitua leporatuta. Atxilotuak legez kanpoko jatorria zuen bizikleta…
El Servicio Vasco de Salud abrirá el próximo mes de marzo el periodo de inscripción…
Los delitos vinculados a la okupación de viviendas siguen al alza en Euskadi, aunque representan…