24_0187 Gidari bat atxilotu dute Azkoitian droga-trafikoagatik
Servicio de prensa
2024-03-26
Ertzainek gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean droga-trafikoaren delitua leporatuta, Azkoitian egindako kontrol arrunt batean. Auto barruan haxix-plaka bat eta speeda zuen poltsatxo bat aurkitu dituzte.
Susmagarria gaur goizaldeko ordu bata aldera atxilotu dute, Ertzaintza Azkoitian egiten ari zen prebentziozko kontrol batean. Polizia-baliabide batek bi gizon zeramatzan auto bat geldiarazi eta miatu du. Gidariaren eserlekuaren azpian, agenteek 100 gramoko haxix-plaka bat eta speeda zuen poltsatxo bat aurkitu dituzte. Gainera, bere gauzen artean 665 euro zeramatzan kopuru ezberdinetako billetetan banatuta.
Ebidentzia horien aurrean, patruilak atxilotu egin du gidaria, 26 urtekoa eta polizia-aurrekariak dituena, substantzia sorgorgarriekin trafikatzea leporatuta.
Atxilotua Ertzaintzaren egoitzara eraman dute zegozkion polizia-eginbideak betetzeko. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dute agintari judizialaren eskuetan.
25_0474 Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Errenterian, Torre Pachecon, Murtzian, izandako istiluengatik Ertzaintzak gizon bat…
25_0473 Hiru atxilotu Hernanin pertsonen legez kanpoko trafikoagatik Hiru atxilotu Hernanin pertsonen legez kanpoko trafikoagatik…
Azken egunetan, Hondarribiko hainbat puntutan aparkatuta zeuden ibilgailuetan kalteak eragitearen harira, Hondarribiko Udaltzaingoak zenbait adin…
Hirugarren urtez jarraian, Berdintasun departamentuak Zarauzko Emakume* Sortzaileen Azoka antolatu du, uztailaren 19an, larunbata, goizeko…
Abuztuan ospatuko da 37. Udako Musikaldia Zarautzen, eta beste behin, zarauztarrek zein bisitariek musika klasikoaz…
Maiatzaren 13an abiatu zuen Udalak “Zarautzen Bizi” prozesua eta ekainaren 17ra bitartean egin diren 5…