Categorías: albisteak-berriak

Lanbidek tutoretza-prozesua hasi du, luzaroko langabeek enplegagarritasuna hobetu dezaten

Lanbide – Enplegu Zerbitzu Publikoa apirilean hasiko da iraupen luzeko langabeei jakinarazten zer profesional egokitu zaien beraien tutoretza- eta laguntza- lanak egiteko. Helburua da langabetu hauen enplegagarritasuna hobetzea. Hori guztia plangintza progresibo baten barruan kokatzen da; eta irailean enplegu-eskatzaile guztiengan ailegatuko da (langabezian egon ala ez).

Joan den abenduan Legebiltzarrak onartu zuen Enpleguaren Euskal Legea ekainaren 26an sartuko da indarrean (hots, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta sei hilabetera). Legeak ezartzen du Lanbiden izena ematen duten eta hala eskatzen duten guztiek eskubidea dutela enplegagarritasunari buruzko diagnostiko pertsonala jasotzeko. Hala ere, langabezian daudenek automatikoki jasoko dute aipatu diagnostikoa (baldin eta aurreko hemezortzi hilabeteetan plan hori ez badute). Halaber, aurreikusten da diagnostiko hori berrikusi beharko dela pertsona baten langabezi-aldia  hamabi hilabetez luzatzen bada.

Diagnostiko hori abiapuntu, Legeak plan integratu eta pertsonalizatu bat bermatzen du. Planak bi urteko indarraldia izango du, eta urtero berrikusiko da. Horretarako, Lanbidek bermatuko ditu, batetik, adosten diren zerbitzuak eta jarduerak, eta, bestetik, interesdunak prozesu osoan zehar izango duela Lanbideko profesionalaren laguntza (hasieratik esleitu zaiona edo erabiltzaileak erabaki duen erreferentziazko profesionala).

Aurreikusten da prozesu hori Legea indarrean sartu eta bi hilabetera abian jartzea. Horretarako, Lanbiden izena emanda dauden pertsonei erreferentziazko profesional bat esleituko eta jakinaraziko zaie. Hala ere, aurreikusten da prozesua hasi baino lehenago ere arreta emango zaiela langabe gisa inskribatuta daudenei. Eta lehentasuna izango dute profilik ez dutenek edo profila duela urte eta erdi baino lehenago jaso zutenek, antzinatasun handienetik hasita.

Horrela, apiriletik aurrera, Lanbide – Enplegu Zerbitzu Publikoak, SMSen bidez, jakinaraziko die herritarrei zein den norberaren erreferentziazko profesionala (langabezian duten antzinatasunaren arabera). Eta banakako planak diseinatzen hasiko da. Irailean, lana eskatzen duten pertsona guztiek jasoko dute aipatu jakinarazpena (310.000 pertsona baino gehiago). Horietatik, 110.000 pertsona baino gehiago daude langabezian. Eta, hauen artean, 51.037 pertsonek urtebete baino gehiago daramate langabezian; eta 2.901 gaztek, sei hilabete baino gehiago.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Zazpi gizonek eta hiru emakumek amaitu dute Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak antolatutako instalazio elektrikoen ikastaroa, eta kontratu mugagabea lortzeko aukera izango dute

Nafar Lansare – Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (NL-NEZ) zuzendari kudeatzailea den Esther Fernandez Razquin, izendatu berria…

4 horas hace

Industriak Tafallan aurkeztu ditu nekazaritzako elikagaien industriarako laguntzak; aurten deialdia 13,25 milioikoa izango da

Nekazaritza Politika Bateratu (NPB) berriaren Plan Estrategikoaren esparruan, Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko…

4 horas hace

Osasun Institutua polenaren aurreikuspenen kanpaina egiten hasiko da ekainaren 30era arte, eta irailean eta urrian ere egingo da

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN/NOPLOI) polenaren maila atmosferikoen asteroko aurreikuspenen kanpaina abian…

4 horas hace

Urtarrileko prezipitazioek batez besteko balioak gainditu zituzten Nafarroa osoan

Urtarrileko prezipitazioek batez besteko balioak gainditu zituzten Nafarroa osoan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hilero…

4 horas hace

Ingurumenak deialdia ireki du 2026ko ingurumen-arloko hezkuntza, sentsibilizazio eta boluntariotzako eta herritarren zientziarako proiektuak jorratzeko

Nafarroako Gobernuak epea ireki du ingurumen-arloko hezkuntza eta sentsibilizaziorako, ingurumen-boluntariotzako eta herritarren zientziarako proiektuak jorratzeko…

4 horas hace

Hezkuntzak Laguntza programaren deialdi berri bat onartu du, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikastetxeetan hezkuntza emozionala lantzeko eta tratu ona sustatzeko

Hezkuntza Departamentuak Laguntza programaren beste deialdi bat onartu du, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikastetxe publikoetan…

4 horas hace