Categorías: albisteak-berriak

Hezkuntzak Laguntza programaren deialdi berri bat onartu du, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikastetxeetan hezkuntza emozionala lantzeko eta tratu ona sustatzeko

Hezkuntza Departamentuak Laguntza programaren beste deialdi bat onartu du, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikastetxe publikoetan 2026-2027 ikasturterako hezkuntza emozionala lantzeko eta tratu ona sustatzeko. Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 23an amaituko da, eta 16 ikastetxek izango dute programa honen prestakuntza-prozesuari ekiteko aukera.

Laguntza programak eskolako bizikidetza eta eskolako ondoez-, indarkeria- eta/edo jazarpen-egoeren aurreko prebentzioa eta horiek jorratzea azpimarratzen ditu, Hezkuntza Sozio-emozionala eta Tratu Ona sustatzearekin batera. 2020-2021 ikasturteaz geroztik, Nafarroako 52 ikastetxek egiten dute bat programarekin, eta, gaur egun, hogeita bost ikastetxe (600 bat irakasle eta 6.000 ikasle inguru) ari dira Laguntza programako prestakuntza jasotzen.

Plazei dagokienez, %75 ikastetxe publikoentzat izango dira eta %25 itunpeko ikastetxeentzat.

Deialdi honetan parte hartzeko, ikastetxeak prestakuntzako hiru ikasturteko konpromisoa hartu behar du.

Deialdi honetan, berritasun nagusi gisa, deialdi bakarra eskaintzen da Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapetarako, eta, parte hartzeko, klaustroaren aldeko akordioa izan behar da, aldeko botoak gutxienez %55 izanik.

Prestakuntza-prozesuaren edukiak

Talde eragilearentzat, lehen urteko prestakuntzan, honako hauek sartuko dira: hezkuntza sozio-emozionala eta balioak, bizikidetza eta diziplina positiboa, disrupzioa eta jazarpena eta lidergo-estrategiak. Bigarren urtean, programaren ildo estrategikoak garatuko dira ikastetxean.

Irakasle-taldeari dagokionean, lehen urteko edukietan, ekologia emozionaleko eredu bat eta Haur eta Lehen Hezkuntzako tresna-maleta bat sartuko dira. Bigarren urtean, berriz, ikasgelaren kudeaketa (jokabidea eta testuingurua, diziplina positiboa), disrupzioaren eta jazarpenaren prebentzioa eta lanketa eta familiekiko harremanak landuko dira.

Programaren prestakuntza-prozesua bi ikasturtekoa da, eta hirugarren bat egiten da ikastetxeak Hezkuntza Emozionalean eta Tratu Onean prestatzen jarraitzeko komenigarritzat jotzen duen prestakuntzarekin. Azkenik, behin bigarren prestakuntza-ikasturtea amaituta, prestakuntza bere garaian amaitu zuten 52 ikastetxek 2024-2025 ikasturtean eratutako LaguntzaSarean sar daitezke ikastetxeak. Sarearen lanak sistematizazioa eta ikastetxeek egiten dituzten jardunbide egokiak partekatzea errazten du. Halaber, sarea osatzen duten ikastetxeek eta Bizikidetza Aholkularitzak (Hezkuntza Departamentuaren negoziatua, programaren arduradun teknikoa) adostutako prestakuntza-jarduerak gauzatzen jarraitzeko aukera ematen du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

2 horas hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

2 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

2 horas hace

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

20 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

20 horas hace

La justicia confirma el despido de un trabajador de un Forum Sport de Euskadi por retirar 1.500 euros de la caja fuerte

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…

20 horas hace