Categorías: albisteak-berriak

Lanbidek tutoretza-prozesua hasi du, luzaroko langabeek enplegagarritasuna hobetu dezaten

Lanbide – Enplegu Zerbitzu Publikoa apirilean hasiko da iraupen luzeko langabeei jakinarazten zer profesional egokitu zaien beraien tutoretza- eta laguntza- lanak egiteko. Helburua da langabetu hauen enplegagarritasuna hobetzea. Hori guztia plangintza progresibo baten barruan kokatzen da; eta irailean enplegu-eskatzaile guztiengan ailegatuko da (langabezian egon ala ez).

Joan den abenduan Legebiltzarrak onartu zuen Enpleguaren Euskal Legea ekainaren 26an sartuko da indarrean (hots, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta sei hilabetera). Legeak ezartzen du Lanbiden izena ematen duten eta hala eskatzen duten guztiek eskubidea dutela enplegagarritasunari buruzko diagnostiko pertsonala jasotzeko. Hala ere, langabezian daudenek automatikoki jasoko dute aipatu diagnostikoa (baldin eta aurreko hemezortzi hilabeteetan plan hori ez badute). Halaber, aurreikusten da diagnostiko hori berrikusi beharko dela pertsona baten langabezi-aldia  hamabi hilabetez luzatzen bada.

Diagnostiko hori abiapuntu, Legeak plan integratu eta pertsonalizatu bat bermatzen du. Planak bi urteko indarraldia izango du, eta urtero berrikusiko da. Horretarako, Lanbidek bermatuko ditu, batetik, adosten diren zerbitzuak eta jarduerak, eta, bestetik, interesdunak prozesu osoan zehar izango duela Lanbideko profesionalaren laguntza (hasieratik esleitu zaiona edo erabiltzaileak erabaki duen erreferentziazko profesionala).

Aurreikusten da prozesu hori Legea indarrean sartu eta bi hilabetera abian jartzea. Horretarako, Lanbiden izena emanda dauden pertsonei erreferentziazko profesional bat esleituko eta jakinaraziko zaie. Hala ere, aurreikusten da prozesua hasi baino lehenago ere arreta emango zaiela langabe gisa inskribatuta daudenei. Eta lehentasuna izango dute profilik ez dutenek edo profila duela urte eta erdi baino lehenago jaso zutenek, antzinatasun handienetik hasita.

Horrela, apiriletik aurrera, Lanbide – Enplegu Zerbitzu Publikoak, SMSen bidez, jakinaraziko die herritarrei zein den norberaren erreferentziazko profesionala (langabezian duten antzinatasunaren arabera). Eta banakako planak diseinatzen hasiko da. Irailean, lana eskatzen duten pertsona guztiek jasoko dute aipatu jakinarazpena (310.000 pertsona baino gehiago). Horietatik, 110.000 pertsona baino gehiago daude langabezian. Eta, hauen artean, 51.037 pertsonek urtebete baino gehiago daramate langabezian; eta 2.901 gaztek, sei hilabete baino gehiago.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0320 Bi atxilotu Bilbon, etxebizitzan indarra erabiliz lapurtzeagatik

Ertzaintzak 33 eta 35 urteko bi gizon atxilotu zituen atzo arratsaldean, Bilboko Ametzola auzoko etxebizitza…

6 horas hace

26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…

1 día hace

26_0318 Gizon bat atxilotu dute Lazkaon, pertsona bati ahoan lesioak eta hausturak eragiteagatik

Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…

1 día hace

26_0317 Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako Udal bati eta Murtziako enpresari bati ia 100.000 euroko iruzurra egin ondoren

“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…

1 día hace

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…

2 días hace

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…

2 días hace