Categorías: albisteak-berriak

26_0317 Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako Udal bati eta Murtziako enpresari bati ia 100.000 euroko iruzurra egin ondoren

“Andre – Marles” baterako operazioa

Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako Udal bati eta Murtziako enpresari bati ia 100.000 euroko iruzurra egin ondoren

Prentsa zerbitzua

2026-04-25

Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuak (SICTG) eta Guardia Zibilaren Arroba Cartagena taldeak “Andre – Marles” operatiboaren esparruan egin duten baterako ikerketaren ondorioz, bi pertsona atxilotu dituzte Alhama de Murcia herrian, besteak beste, iruzur-delitua eta sistema informatikoetan legez kontra sartzea leporatuta. Horien bidez Gipuzkoako udal bati eta Murtziako Fuente Álamo herriko enpresari bati iruzur egitea lortu dute “Man in the middle” metodoa erabiliz.

2024an, Ertzaintzaren Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuko (SICTG) IKERNET Ziberkriminalitate Taldeak bere gain hartu zuen Gipuzkoako Udal batek manipulazio informatiko bidez jasandako ustezko iruzur-delitu baten ikerketa (Andre operazioa). Iruzurra “Man in the middle” modalitatearen bidez egin zuten.

Delitu-modalitate horretan enpresen edo erakundeen arteko komunikazioak atzematen eta ordaintzeke dauden fakturak eskuratzen dituzte, unea iristen denean, horiek manipulatzeko, kontsignatutako kontu-zenbakia aldatuz eta funtsak iruzurgileen kontrolpeko banku-kontuetara birbideratuz. Metodologia horren bidez, iruzurgileek 41.382 euro eskuratu zituzten udaleko diru-kutxetatik.

Terrorismoaren eta Krimen Antolatuaren aurkako Inteligentzia Zentroak (CITCO) ezarritako koordinazio-prozeduren bitartez jakin ahal izan zen Murtziako Guardia Zibileko Arroba Cartagena taldea izaera bereko iruzur bat ikertzen ari zela (Marles operazioa).  Kasu horretan, biktima Murtziako Fuente Álamo herriko enpresari bat zen, eta iruzurgileek harengandik 55.000 eurotik gora eskuratzea lortu zuten modus operandi bera erabiliz.

Bi ikerketak bat zetozela egiaztatu ondoren, bi polizia-kidegoetako agenteek beren lan-ildoak bateratu zituzten, eta ikerketa bateratu bat antolatu zuten, iruzurgileak identifikatzeko eta aurkitzeko.

Ikerketek egiaztatu ahal izan dutenez, talde kriminal horrek finantza-sare konplexu bat diseinatu zuen, usurpatutako nortasunekin banku-kontuak irekitzean oinarrituta. Horren bidez, iruzurrezko dirua zirkulazioan jartzen zuten denbora-tarte laburretan etengabe mugituz, kriptodirua erabiliz eta atzerrian kontuak irekiz, harik eta bere jatorri kriminaletik “deskontaminatzen” zen arte, arrasto ekonomikoaren trazabilitatea ahalik eta gehien zailtzeko eta funtsen legez kanpoko jatorria ezkutatzeko.

Instrukzio hori lau miaketarekin eta Alhama de Murcia herrian bi gizon atxilotuta amaitu da, iruzur egitea eta sistema informatikoetan legez kanpo sartzea, kapitalak zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta talde kriminaleko kide izatea leporatu dizkien baterako operazioaren barruan.

Miaketetan, garrantzi bereziko gauzak atzeman dituzte; besteak beste, banda magnetikoak eta txipak dituzten txartel zuriak –ustez, ordainbideak klonatzeko erabiltzen direnak–, saltokiko terminalak (ST), gama altuko telefono mugikorrak eta telefono-operadoreen 50 SIM txartel baino gehiago, ustez beste pertsona batzuen identitateen pean erabiltzen zirenak eta ustez banku-kontuak iruzurrez irekitzeko funtsezko tresna izan direnak, talde horri sistema finantzarioan jarduteko nortasun usurpatuen sare bat emanez.

Horrez gainera, eskudirua eta beste pertsona batzuen dokumentazioa ere atzeman dituzte, eta horrek agerian uzten du talde kriminal horren gaitasun operatibo handia eta leporatzen zaizkien delituak egiteko erabilitako metodoen sofistikazioa.

Bi atxilotuak, 22 eta 26 urtekoak eta espainiar eta magrebtar jatorrikoak, hurrenez hurren, konfiskatutako gauzekin eta instruitutako eginbideekin batera, instrukzioaz arduratu diren Tolosako eta Cartagenako epaitegien eskuetan jarri dituzte.

Ertzaintzak, konfiskatutako materialean oinarrituta, ikertzen jarraitzen du antzeko beste kasurik izan den argitzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0318 Gizon bat atxilotu dute Lazkaon, pertsona bati ahoan lesioak eta hausturak eragiteagatik

Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…

1 hora hace

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…

10 horas hace

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…

10 horas hace

26_0314 Gernikan atxilotu dute ibilgailuetan eta salmenta-makina batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…

22 horas hace

26_0313 Donostian gizon bat atxilotu dute ostatatuak barruan zeudela apartamentu batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…

22 horas hace

26_0312 Gasteizen indarkeriaz egindako lapurreta baten egileetako bat atxilotu dute

Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako…

22 horas hace