Barakaldoko Udalak gaitzetsi egin du Barakaldon jasandako azken eraso sexista. Atzo erasoa jasan zuen emakumeak Erantzun Publikorako Protokoloa aktibatzeko baimena jaso ondoren, Erasoen aurkako Mahaiari jakinarazi zaio, eta, protokolo berari jarraituz, elkarretaratzea deitu da gaur, asteazkena, apirilaren 3an, 12:00etan, gaitzesteko.
Gertaera ostiralean izan zen, 12:00etan, emakumea Lasesarre inguruan aparkatuta zegoen ibilgailu baten barruan zegoela, eta gizonezko batek eraso egin zion leihatilatik, bularra ukituta. Udalak, Emakumearen Sailaren bitartez, eskura dituen baliabide guztiak eskaini dizkio erasotuari (arreta psikologikoa, laguntza juridikoa…).
Erasoen aurkako Mahaia hiriko elkarte feministek, emakume-taldeek, LGTBIQ+ kolektiboak, Udaltzaingoa-Ertzaintzak, Emakumearen Arloko berdintasun-teknikariak eta udaleko alderdi politikoek osatzen dute. Kasu honetan, Erantzun Publikorako Protokoloari jarraituz, gaitzespen-elkarretaratzea deitu da Herriko Plazan. Udalak gaitzespen-ekitaldi horrekin bat egitera gonbidatu ditu herritarrak, Barakaldok inolako sexu-erasorik onartzen ez duela argi uzteko.
BARAKALDOKO UDALAREN ADIERAZPENA BARAKALDON GERTATUTAKO INDARKERIA MATXISTAREN KASUAGATIK
Barakaldoko Udaleko alderdi politikoek hau adierazten dugu:
26_0304 La Ertzaintza inicia una investigación interna para aclarar las circunstancias que han rodeado la…
Ertzainek 28 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, haxixa zuten eta ustez saltzeko prestatuta…
Rufus T. Firefly taldeak datorren maiatzaren 22an Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu…
Bi urte igaro dira Hondarribiko Udalak 2023-2027 legealdirako Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu…
Liburuaren Eguna dela eta, Hondarribiko liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu irakurzaletasuna sustatzeko eta herritarren parte-hartzea…
La Ertzaintza ha interceptado en el área de servicio de Oiartzun a un varón de…