Categorías: albisteak-berriak

26_0303 Gasteizen gizon bat atxilotu dute droga-trafikoagatik, eta oinezko bati lapurreta egiteagatik ikertu dute

Ertzainek 28 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, haxixa zuten eta ustez saltzeko prestatuta zituen banako 16 dosi aurkitu dizkiotelako. Lehentxeago, emakume bati deskuiduan egindako lapurreta batean parte hartu zuen beste bi pertsonarekin batera. Atxilotua eta ebasketan parte hartu zuenetako beste bat ikertu egin dituzte.

Atzo arratsaldeko ordu bata laurden gutxi aldera, Ertzaintzari jakitera eman zioten espainiar nazionalitateko 87 urteko emakume bati lapurreta egin ziotela Gasteizko Txagorritxu auzoan oinez zihoanean.

Herritarrak babesteko lanetan ari zen patruila bat bertaratu zenean, emakumeak eta lekuko batek agenteei esan zieten lapurrak hiru izan zirela. Hiru gizonak biktimari hurbildu zitzaizkion eta harekin hizketan hasi ziren eta besarkada bat ematen saiatu ziren. Horrela, deskuiduan, poltsan zeraman diru-zorroa kendu eta berehala alde egin zuten.

Esku hartu zuten ertzainek inguruko lonja batean aurkitu zituzten ustezko bi inplikaturen deskribapen fisikoarekin bat zetozen bi gizon. Identifikatu ondoren, batek zeraman gerriko poltsan kolore marroiko substantzia prentsatu bat (haxixa) zuten plastikozko 15 bilgarri aurkitu zituzten. Arropa artean antzeko beste dosi bat ere bazeraman, eta osasun publikoaren aurkako delitu batengatik atxilotu zuten, beraz.  Atxilotua magrebtar jatorriko 28 urteko gizona da.

Gainera, polizia-eginbideak ireki dizkiete ikertu gisa, ebasketa-delitu batengatik, bai atxilotuari bai lokalean identifikatu zuten magrebtar jatorriko 23 urteko bigarren gizonari, emakumeari diru-zorroa lapurtzeagatik.  Ertzaintzak zabalik du ikerketa delitu horretan inplikatutako hirugarren pertsona aurkitzen saiatzeko.

Atxilotuak laster agertu beharko da epailearen aurrera.

Haxixarekin trafikatzen harrapatu dute Zaramaga auzoan

Bestalde, atzo, astelehena, arratsaldeko zortziak baino lehentxeago, Gasteizko Ertzain-etxeko patruila batek bi pertsonaren arteko ustezko droga-pase bat ikusi zuen Zaramaga auzoan herritarrak babesteko prebentzio-lanetan ari zenean. Ikusi egin zituztela konturatu zirenean, saltzailea korrika ihes egiten saiatu zen, eta agenteetako batek atzeman zuen.  

Hamabost bat gramoko haxix-zati prentsatu bat saltzen saiatzen ari zela egiaztatu ondoren, droga-trafikoagatik atxilotu zuten.

Atxilotua, magrebtar jatorriko 32 urteko gizona, gaur, asteartea, eramango dute epaitegira, beharrezko polizia-izapideak amaitu ondoren.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Rufus T. Firefly taldeak Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu dira

Rufus T. Firefly taldeak datorren maiatzaren 22an Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu…

2 horas hace

Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Planaren % 86 martxan edo eginda, bi urteko ibilbidearen balantze positiboa egin du Hondarribiko Udalak

Bi urte igaro dira Hondarribiko Udalak 2023-2027 legealdirako Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu…

2 horas hace

Liburuaren Eguna ospatzeko ekintzak Hondarribiko Liburutegian

Liburuaren Eguna dela eta, Hondarribiko liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu irakurzaletasuna sustatzeko eta herritarren parte-hartzea…

2 horas hace

Arrestado un conductor en la AP-8 por trasladar ilegalmente a ocho personas en una furgoneta robada

La Ertzaintza ha interceptado en el área de servicio de Oiartzun a un varón de…

2 horas hace

Joseba Iraola presenta el monoplaza de la Euskal Selekzioa con el que buscará revalidar el título europeo

El Palacio Foral de Bizkaia ha sido el escenario de la presentación del monoplaza con…

2 horas hace