Categorías: albisteak-berriak

Apirilaren 18ra arte zabalik egongo da LaborLan programan aurreinskripzioa egiteko epea

Aldundiaren Gobernu Kontseiluak LaborLan programaren bosgarren edizioa onartu du, eta aurreinskripzioa apirilaren 18ra arte egingo da zabalik. LaborLan enplegurako laguntza emateko ekimena da, eta horretarako, prestakuntza eta kontratazioa eskaintzen ditu.

Aurreinskripzioak Bizkaiko enpleguaren atarian (www.portaldeempleodebizkaia.eus) egin daitezke, eta programari buruzko informazioa atari horretan dago eskuragarri. Halaber, programari buruzko informazio gehiago lortzeko edo zalantzak argitzeko, DEMA – Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziara (info@dema.eus/944 189 055) edo Enplegua Sustatzeko Zuzendaritzara (lanera.enplegua@bizkaia.eus /944068008) jo behar da.

LaborLan hitzarmenen bidez kudeatzen da; zehazki, hainbat sektoretan ezagutza eta esperientzia duten lau erakunde hauekin egin dira hitzarmenak: Basque Health Cluster (Osasun Klusterra), GAIA (Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartea), ASCOBI-BIEBA (Bizkaiko Etxegileen eta Higiezin Sustatzaileen Elkartea), AVE-BIE (Asociación Vizcaína de Excavadores-Bizkaiko Induskari Elkartea). Aldundiak 402.000 eurotik gorako inbertsioa egin du hitzarmen horietan.  Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak diruz laguntzen du parte-hartzaileen hiru hilabeteko lan-esperientzia, eta horretarako, 650.000 euro gehiago jarri du.

LaborLanen bosgarren edizio honetan 85 pertsona izan daitezke programaren onuradun. Aurreko lau edizioetan (Teknilan programa ere) 428 pertsonek hartu dute parte eta 285 lan-esperientzia eta 195 kontratazio egon dira.

LABORLANEN FILOSOFIA

Teresa Laespada diputatu nagusiorde eta Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru-diputatuak azaldu duenez, programaren helburua langabeak laneratzea da, eta horretarako, lehentasuneko taldeak ezarri dira, hau da, langabeziaren kostu sozialik handiena duten eta lan-merkatutik urrunen dauden kolektiboak: iraupen luzeko langabeak, 45 urtetik gorakoak eta gizarte-egoera ahulean dauden gazteak.

Era berean, Laespadaren hitzetan, LaborLanen helburua da enpresek, Bizkaiko garapen ekonomikorako, oinarrizko sektoreetan eta sektore estrategikoetan behar duten talentua sortzea. Izan ere, talentu horrek trantsizio hirukoitzerantz aurrera egiten lagunduko du, teknologia, ingurumen eta osasun arloko trantsizioarekin lotutako lanak garatzeko behar diren gaitasun eta trebetasunekin. Diputatuak gaineratu duenez, LaborLanek laguntza eskaintzen du kalitateko enplegua lortzeko.

Ildo horretan, Laborlan bat dator Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak garatzen duen enplegu-politika aktiboen kudeaketa-eredu berriarekin. Eredu horren arabera, programen protagonistak dira, batetik, langabeak, eta, bestetik, enpresak, enplegu duina eta garapen ekonomiko jasangarria sortzeko.

Programak pertsonei laguntzen die: lan-aktibaziorako eta enplegagarritasuna hobetzeko tresnak eskaintzen dizkie, talentu berria behar duten sektore estrategikoetan gaitasun teknikoak eta digitalak ematen dizkie eta enpresek eskatzen duten lan-esperientzia (lan-kontratuarekin) ahalbidetzen die.

Enpresei beharrizanak zehazteko eta haiei erantzuna emateko laguntza eskaintzen die, lan-demografia eta trantsizio hirukoitzaren (ekologiko-ingurumenekoa, teknologiko-digitala eta demografikoa) arloko erronkei aurre egiteko lanbide-profilei dagokienez.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

La Universidad de Deusto presenta el programa “Experto en Inteligencia Turística”

Arrancará en octubre de 2025 y formará profesionales capaces de interpretar y aplicar datos estratégicos…

6 horas hace

Recuperan el cuerpo sin vida de un joven refugiado en Oñati ahogado en la presa de Usako

Los Servicios de Emergencias de Euskadi recuperaron ayer por la tarde el cuerpo sin vida…

6 horas hace

Donostia registra 24 incidencias contra el colectivo LGTBI+ en 2024

El Ayuntamiento de San Sebastián ha dado a conocer el cuarto informe sobre incidencias de LGTBI+fobia…

6 horas hace

‘Gipuzkoa Zaindu’ cuelga el cartel de completo, reafirmando el interés social por la sostenibilidad y la acción climática

El pasado viernes el auditorio de Tabakalera colgó el cartel de completo para acoger una…

6 horas hace

Los pasajeros rescatados de un tren de cercanías en Oiartzun explican que se escucharon chispazos y el vehículo se paró

El pasado sábado 24 personas que viajaban en un tren de la línea de cercanías…

6 horas hace