Categorías: albisteak-berriak

Bizkaiko Foru Aldundiak Txorierriko bizikleta-pistako Erletxeta eta Larrabetzu arteko zatia eraikitzeko proiektua onartu du

Bizkaiko Foru Aldundiak Txorierriko bizikleta-pistako Erletxeta eta Larrabetxu arteko zatia eraikitzeko proiektua onartu du; sare honek Txorierriko Harana eta Mungialdea lotuko ditu. Sare global horren barruan Erletxeta-Larrabetzu tarte hau Galdakaoko enklabea eta Lutxana (Erandio) lotuko dituen ardatzaren lehenengo zatia da eta burutzeko 11,95 milioi euroko aurrekontua eta 18 hilabeteko epea ezarri dira.

Bo noranzkoko bizikleta-pista honek oinezkoen trafiko erantsita du, Erletxeta industrialdearen inguruetatik Larrabetzuko industrialdera dauden 3,4 kilometroko luzera du, eta Artola auzoa zeharkatzen du. Zirkulatzeko esparruaren zabalera 6 metrokoa izango da; horietako lau txirrindulariek bakarrik erabiliko dituzte, eta beste biak oinezkoentzat dira. Bi zerrendak oso argi bereizten dira, eta motordun trafikotik bereiziko dira erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko, espazio irekiak, parkeak, lorategiak eta basoak  zeharkatuz.

Ibilbide honek, kirol-aisialdirako aukera ez ezik, Galdakao eta Larrabetzu arteko mota guztietako joan-etorrietarako benetako alternatiba izan nahi du eta, aldi berean, bere eremu geografikoko garraio publikoko sareetara oinez eta bizikletaz sartzea erraztuko du (merkantzia-trenak, autobus-lineak…).

Ibilbidea Txorierriko Haranaren eta Mungialdearen arteko sare aurrekonfiguratuan kokatzen da. Sare hau honela antolatuta dago:

  • Ardatz nagusia, Bilbo, Etxebarri, Basauri, Galdakao, Amorebieta-Etxano, Iurreta, Abadiño, Berriz eta Zaldibar zeharkatzen dituena.
  • Bigarren ardatz nagusia, Erletxeta  eta Lutxana (Erandio) artekoa; atal honen lehenengo zatia orain onartutakoa da.
  • Eta bigarren mailako ardatz bat, bizikleta bidezko mugikortasuna Mungiarantz eta bere eskualderantz artikulatzen duena.
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0320 Bi atxilotu Bilbon, etxebizitzan indarra erabiliz lapurtzeagatik

Ertzaintzak 33 eta 35 urteko bi gizon atxilotu zituen atzo arratsaldean, Bilboko Ametzola auzoko etxebizitza…

20 horas hace

26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…

2 días hace

26_0318 Gizon bat atxilotu dute Lazkaon, pertsona bati ahoan lesioak eta hausturak eragiteagatik

Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…

2 días hace

26_0317 Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako Udal bati eta Murtziako enpresari bati ia 100.000 euroko iruzurra egin ondoren

“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…

2 días hace

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…

2 días hace

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…

2 días hace