Bilbao Arenako kantxarako joan-etorrietan Bilboko Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du Bilbao Basket taldearen zaleen artean. Horretarako, ohikoa denez, Bilbobusek linea berezi bat jarriko du BIHAR LARUNBATA, APIRILAK 6, linea hori Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da Bilbao Arenara joateko.
Horrela, bada, Bilbao Basket – Club Baloncesto Gran Canaria partidua dela eta, 17:00etan, E7 linea Plaza Zirkularretik 10 minuturo irtengo da partida hasi baino ordubete lehenagotik Bilbao Arenara (hau da, 18:00etatik aurrera). Partida amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.
Bestalde, partiduaren ondorengo minutuetan, 30, 71, 75 eta 76 autobus lineek ibilbidea aldatuko dute, erabiltzaileei hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzu bizkorragoa emateko. Horretarako, Askatasuna/Parkean beste geltoki bat egingo dute Zabalburu / Hurtado Amezaga norabidean.
Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.
Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean: www.bilbao.eus/bilbobus
25_0300 Urkiolako Parke Naturaleko pareta batean erori den eskalatzaile bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek…
Ertzaintzako agenteek 28 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian, emakume bati indarkeriaz lapurtzea…
25_0299 Lemoizen desagertutako pertsona egoera onean aurkitu dute Lemoizen desagertutako pertsona egoera onean aurkitu dute…
25_0296 Ertzaintza goizaldean Donostian izandako ustezko sexu-eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza goizaldean Donostian izandako…
Ertzaintzako agenteek 23 eta 29 urteko bi gizon atxilotu dituzte bart Sestaon, hilketa saiakera eta…
25_0297 Los Servicios de Emergencias de Euskadi reanudan las labores de búsqueda de un hombre…