Categorías: albisteak-berriak

Bilboko Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du Bilbao Basket taldearen zaleen artean

Bilbao Arenako kantxarako joan-etorrietan Bilboko Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du Bilbao Basket taldearen zaleen artean. Horretarako, ohikoa denez, Bilbobusek linea berezi bat jarriko du BIHAR LARUNBATA, APIRILAK 6, linea hori Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da Bilbao Arenara joateko.

Horrela, bada, Bilbao Basket – Club Baloncesto Gran Canaria partidua dela eta, 17:00etan, E7 linea Plaza Zirkularretik 10 minuturo irtengo da partida hasi baino ordubete lehenagotik Bilbao Arenara (hau da, 18:00etatik aurrera). Partida amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Bestalde, partiduaren ondorengo minutuetan, 30, 71, 75 eta 76 autobus lineek ibilbidea aldatuko dute, erabiltzaileei hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzu bizkorragoa emateko. Horretarako, Askatasuna/Parkean beste geltoki bat egingo dute Zabalburu / Hurtado Amezaga norabidean. 

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean: www.bilbao.eus/bilbobus

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Osakidetzak eta Bilboko Udalak emakumeak erretzeari uztera animatzeko jarduerak bultzatu dituzte

«Neure burua aukeratzen dut, kea albo batera uzten dut» lelopean, erretzeari uzteak osasunerako dakartzan onurei…

47 minutos hace

eLiburutegia % 32 hazi da hiru urtean, eta Euskadin kultura eskuratzeko beste modu gisa finkatu da

Liburutegi digital publikoak 165.000 mailegu baino gehiago egin ditu 2025ean, eta erabilera indartu da herritarren…

47 minutos hace

12 agente Barakaldoko Udaltzaingoaren plantillan sartu dira

Barakaldoko Udalak harrera egin zien atzo 2023ko eta 2024ko EPEetan eskainitako plazen bidez hirira iristen…

47 minutos hace

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak estrategia bateratua indartu dute, Gasteizko delinkuentzia-datuak aztertu ondoren

Segurtasuna Koordinatzeko Batzordeak 2025eko Vitoria-Gasteizko delinkuentzia-datuen bilakaera eta Udaltzaingoak eta Ertzaintzak intzidentzia handiena duten eremuetan…

47 minutos hace

Justizia eta Giza Eskubideen Sailak Estatu osoarekin partekatutako gerrako eta diktadurako biktimen erroldan laguntzeko asmoa agertu du

Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak Memoria Demokratikoaren Lurralde Kontseiluko bileran parte hartu du gaur Justizia…

47 minutos hace

Gizon bat atxilotu dute Zamalanda parkean indarkeriaz lapurtzeagatik

El individuo, de 25 años, ha sido detenido por agentes de la Policía Local, mientras…

47 minutos hace