Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak 375.000 euro emango ditu lurraldeko artisautzaren sektorea dinamizatzeko dirulaguntzetan. Artisautza Sustatzeko Programak, enpresei zein elkarteei zuzenduta, artisautza-sektorea indartzea du helburu, berrikuntzaren eta prestakuntzaren bidez lehiakortasuna sustatuz. Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 15ean irekiko da eta maiatzaren 15ean amaituko da.
Programaren helburu nagusiak hauek dira: artisautzako erakundeak eta horien produktuak sustatzea; ikuspegi berritzaileak sustatzea trebetasun eta negozio-eredu berriak garatuz; artisau-erakundeen sorrera sustatzea; artisautzako profesionalen prestakuntza-maila hobetzea, eta sektorean elkartegintza sustatzea. Horrekin guztiarekin jarduera hau Bizkaiko ongizate kultural, sozial eta ekonomikoaren atal moduan balioestea lortu nahi da.
Artisautza Sustatzeko Programak bi motatako jarduerak lagunduko ditu diruz. Alde batetik, artisau-erakundeek euren lehiakortasuna indartzeko garatutako jarduerak babestuko ditu, eta horien barruan sartzen dira makineria eta tresneria erostea, ekipamendu informatikoa eta softwarea, artisau-tailerren hobekuntza, prestakuntza-ikastaroetan parte hartzea, merkataritza-sustapena, online salmenta, azoketan parte hartzea, tailerren alokairua eta kudeaketa eta kontabilitatea hobetzeko aholkularitza.
Eta, beste aldetik, diruz lagunduko dira tokiko erakundeek eta artisautza-elkarteek bultzatutako ekintzak, hala nola enpresei zuzendutako prestakuntza-jarduerak, Bizkaian artisautza-azokak antolatzea, Bizkaiko sektorea zabaltzea eta sustatzea, edo kudeaketa eta lehiakortasuna hobetzen duten beste batzuk.
Ertzaintzak 33 eta 35 urteko bi gizon atxilotu zituen atzo arratsaldean, Bilboko Ametzola auzoko etxebizitza…
26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…
Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…
“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…
26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…
26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…