“Gure portafolio teknologiko zabalak bateria aurreratuak ditu. Era berean, ingurumen-inpaktu txikiko elektrodoak egiteko aukera eskaintzen dugu, konposatu organikorik gabeko ur-oinarriko prozesuen bidez“, azaldu dute proiektuaren sustatzaileek.
Enpresak elektrodo eta gelaxka pertsonalizatuak egiten ditu enpresa bakoitzaren beharretara egokituak, zerbitzu “dinamiko eta malgua” eskainiz. Bere katalogo teknologikoan litio ioizko bateria aurreratuak, elektrolito solidoa, litio sufrea eta ultrakondentsadoreak nabarmentzen dira. “Europako baterietako I+G zentro nagusietako baten babesa dugu, Cidetekena, hain zuzen ere, eta horri esker, hainbat merkatu-nitxori zuzendutako zerbitzua eskaintzen dugu“, nabarmentezn dute enpresatik.
Spin-off honen teknologia berritzaileak hainbat aplikazio ditu, hala nola espazio arloan, defentsa militarra, osasun-produktuak, ibilgailu elektrikoak, energia berriztagarriak eta dronak, besteak beste. “Bezeroaren baldintzen araberako elektrodoak eman ditzakegu, edo azken erabilera desberdinetarako irtenbide pertsonalizatuak garatu“, diote.
Bere produktuak material berritzaileak erabiltzeagatik nabarmentzen dira, nikel eta kobalto eduki handiko silizio anodoak edo katodo libreak barne. Konpainiaren aurreikuspenen arabera, bere ekoizpena 10 MWh/urtera iritsiko da, eta 1-100 Ah-ko gelaxka ahalmena izango du. “Hasiera batean, gelaxkak tamainu desberdinetako ‘pouch’ formatuan eta bezeroaren neurrira ekoiztuko dira“.
25_0305 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Udalatx mendian istripua izan zuen emakume bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…
Gasteizen istiluak saihesteko Ertzaintzaren dispositiboak emaitza eman du goizean goizetik, Madrildik iritsitako 118 pertsona identifikatuta.…
Ertzaintzako agenteek, udaltzaingoekin lankidetzan, 44 eta 20 urteko bi gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean Ermuan…
Esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en Bilbao a dos jóvenes, de 18 y 17…
El Servicio Médico Real Sociedad de Fútbol ha confirmado que Orri Óskarsson ha sufrido una…
Un hombre, de 28 años de edad, fue detenido la madrugada de ayer en Donostia…