Categorías: albisteak-berriak

Irontec enpresen komunikazioak, software ingeniaritza eta zibersegurtasuna sustatzen ditu

Irontec Taldeak bere 20. Urteurrena bete zuen pasa den urtean, balio erantsi handiko produktu eta zerbitzu teknologikoak garatzeko enpresa gisa, zehazki IT eremukoak. Bere Bilboko egoitzatik, ingeniaritza teknologikoak softwarea, cloud computing-a, komunikazioak eta zibersegurtasuna garatzen ditu, besteak beste. Gaur egun, 130 langilek osatzen dute enpresa, eta urtean 10 milioi euro inguru fakturatzen ditu. “Asko arduratzen gara gure langileak teknikoki prestatzeaz eta, horrela, konpainiaren espezializazio-maila handitzeaz”, dio Ignacio Urigüen Irontec Taldeko zuzendari nagusiak. 

Konpainia estatu mailan aritzen da batez ere, baina epe ertainean Europan hedatzea bere nahia da. Fagor, Iberdrola, Euskaltel, Eroski edo Deustuko Unibertsitatea bezalako bezero nabarmenekin, ordezkaritza txiki bat du Madrilen, erkidego horretan eta beste batzutean, adibidez Katalunia, zabaltzeko asmoarekin. 

Irontecek parte hartu duen azken proiektuetako bat Bilboko Udalarentzat gauzatu da. ‘Zibersegurtasuna herritarrentzat’ du izena, eta Udalaren WiFi sarera konektatzen diren erabiltzaile guztien babesa hobetzea du helburu. Gainera, zibersegurtasunaren arloan herritarrak trebatzea du xede bezala. Horretarako, on line prestakuntzako plataforma bat sortu da, teknologia eta zibersegurtasuna ezagutzen ez duten pertsonentzat oso erabilgarriak diren multimedia-edukiekin. Halaber, zibersegurtasunaren arloan, Irontecek presentzia nabarmena izango du ekainean sektoreko bi ekitaldi garrantzitsuetan: BeDIGITAL-BIEMH eta Euskalhack. 

Irontecek Telefonicarekin batera landu duen beste proiektu bat Eroski Taldearen komunikazioak berritzeko izan da. Horrez gain, Solarpack enpresarentzako ekimen batean, kontratazio-plataforma digital bat garatu du. 

Hurrengo urrats gisa, konpainiak estatuko eta eskualdeko merkatuan finkatu nahi du, euskal industria-sareari lagunduz eta I+G+Bn inbertituz, produktu eta zerbitzu teknologiko berriak garatu ahal izateko. “Profesionalizazioa eta espezializazioa dira gure oinarriak etengabe eta modu iraunkorrean hazten jarraitu ahal izateko”, amaitu du Ignacio Urigüenek.  

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bi lagun atxilotu dituzte gaur goizaldean Ermuan eta Eibarren, dendetan indarra erabiliz lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek, udaltzaingoekin lankidetzan, 44 eta 20 urteko bi gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean Ermuan…

19 horas hace

Dos detenidos por lanzar botellas a la gente en la zona de Licenciado Poza

Esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en Bilbao a dos jóvenes, de 18 y 17…

19 horas hace

Óskarsson sufre una lesión de la musculatura isquiosural

El Servicio Médico Real Sociedad de Fútbol ha confirmado que Orri Óskarsson ha sufrido una…

19 horas hace

Detenido por robar con violencia el bolso a una joven en Donostia

Un hombre, de 28 años de edad, fue detenido la madrugada de ayer en Donostia…

19 horas hace

El Alcalde de Bilbao participa en el V Foro Mundial de Ciudades y Territorios de Paz

Juan Mari Aburto intervendrá en la conferencia “Recursos para la gestión participativa de la convivencia…

19 horas hace

La gran demanda en la nueva línea de Lurraldebus en Goierri obliga a poner un autobús de refuerzo

La nueva línea de Lurraldebus que conecta diariamente Urola Garaia y Goierri con Donostia y…

19 horas hace