Gobernu Kontseiluak onartu du Onkologikoa Euskal Osasun Zerbitzuan, Osakidetzan, behin betiko integratzeko hitzarmena sinatzea.
Hitzarmen horren bidez egituratuko da Onkologikoa izeneko osasun-zentroa Euskadiko Osasun Sisteman integratzeko prozesua. Prozesu hori gauzatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko ekitaldirako aurrekontu-legearen xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuz egingo den dekretuan ezarritakoaren arabera.
Horrela, osatuko da 1988an, Euskal Osasun Zerbitzuak Institutu Onkologikoarekin egindako ituna bere gain hartu zuenean, hasi zen prozesua. Itun horren ondoren, Osakidetzako pazienteentzako onkologia-zerbitzuen kontratazioa arautzeko sinatutako beste itun batzuk etorri dira eta horiek jada Osasun Sailarekin sinatu dira. Ondoren, onkologia-asistentziaren funtzionamendu integratuagoa ahalbidetuko zuen harreman-eredua aldatzeari ekin zitzaion, pazienteei zerbitzu hobea eskaintze aldera.
Osasun Planean islatzen denaren ildotik, Osasun Sailak, paziente onkologikoen eta haien senideen arretan inplikatuta dauden osasunaren arloko adituen eta profesionalen aholkularitzarekin, 2018-2023 aldirako Euskadiko Onkologia Plana prestatu zuen. Plan horretan definitutako asistentzia-ereduak diziplina anitzeko ikuspegia du, eta pazienteen premia globalei erantzungo dien tratu humanizatua du ardatz. Plan horren helburua da, halaber, diagnostikorako denborak murriztea eta esku-hartze konplexuenak erreferentziazko unitateetan metatzea, behar den esperientzia bildu ahal izan dadin.
2018ko abenduan sinatu zen bi ospitale-egituren funtzionamendu integratua ikuspegi operatibo eta funtzionaletik errazteko lotura-hitzarmena. Akordio horren indarraldia orain amaitzen da, eta Onkologikoa izeneko osasun-zentroa Euskadiko Osasun Sisteman behin betiko integratzeko prozesuari bide ematen zaio.
25_0397 Gizon bat atxilotu dute Portugaleteko saltoki batean indarra erabiliz egindako lapurreta batean parte hartzeagatik…
Ertzaintzaren Ingurumenaren aurkako Delituen eta Hirigintzaren Atal Nagusiak Iruña Okako (Araba) Iruña-Veleia aztarnategi arkeologikoko ondare…
25_0395 Lezo, motorzale bat hil da zirkulazio istripuan Lezo, motorzale bat hil da zirkulazio istripuan…
Ertzaintzak atzo, osteguna, arratsaldean egindako ikerketa baten ondorioz, Barakaldoko Cannábica elkarte batek erabiltzen duen lokal…
Ertzaintzak amaitutzat eman du "Mendeku" izeneko operatiboa, Polizia Nazionalarekin batera garatu duena, erakunde kriminalak atzemandako…
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean, beste bi gizonekin batera Zallako tailer batean…