Ertzaintza epaimahaikide izango da ziberkriminalitateari buruzko Europako Hackathon batean


24_0233 Ertzaintza epaimahaikide izango da ziberkriminalitateari buruzko Europako Hackathon batean

Ertzaintza epaimahaikide izango da ziberkriminalitateari buruzko Europako Hackathon batean

Prentsa Zerbitzua

2024-04-23

Ertzaintza da Europako beste polizia batzuek osatutako nazioarteko epaimahairako izendatutako estatuko polizia bakarra. Epaimahai horretako gainerako kideak dira, besteak beste, Suediako Polizia (SPA), Frantziako Polizia Nazionala eta Jendarmeria, Ziberdelinkuentzian Trebatzeko eta Hezteko Europako Taldea (ECTEG), Frantziako Barne eta Itsasoz Bestaldeko Ministerioa, Ziberkrimenaren aurkako Teknologia Garatzeko Europako Elkartea (EACTDA) eta EUROPOL.

Datorren apirilaren 25ean, Ertzaintza Parisen izango da, Frantziako Barne Ministerioak  Cyberespace proiektu europarraren esparruan, lineako foroetan jarduten duten ziberdelitugileen zuzeneko datuak atzemateko gaitasunak garatzeko gaiari buruz, egingo duen Hackatonaren  epaimahaiko kide gisa.

Carlos Urkizo ertzainak, Ikerketa Kriminalaren eta Polizia Judizialaren Burutzako Informazioaren Teknologietako Delituen Atalera atxikita dagoenak, ordezkatuko du Ertzaintza bost proiektu finalistaren irabazleari saria emango dio epaimahaian. 

Parte-hartzaileen ezagutzak ikerketa-tresnak garatzeko, informazio-trukea hobetzeko eta ziberdelitua hobeto detektatzeko eta prebenitzeko, eta delitu horiei hobeto erantzuteko, erabiliko dira, batez ere erakunde kriminalen datuak desenkriptatzeko unean.

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua