Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Donostian adingabe bati sexu-erasoa egiteagatik

Ertzainek atzo atxilotu zuten Donostian orain dela astebete Gipuzkoako hiriburuko kiroldegi batean adingabe bati egindako sexu-erasoaren ustezko egilea. Orain arte ikertutakoaren arabera, ez da baztertzen egile horrek berak egindako antzeko gertaerak salatu ez dituzten biktima gehiago egotea.

Apirilaren 16an, adingabe bat sexu-eraso baten biktima izan zen Donostiako kiroldegi bateko instalazioetan. Ertzaintzak, gertaeraren berri izan zuenean, ikerketa hasi zuen delituaren egilea identifikatzen eta atxilotzen saiatzeko.

Egindako ikerketaren eta Donostiako Ertzain-etxeak ezarritako zaintza-dispositiboen ondorioz, atzo, astelehena, atxilotu zuten sexu-erasoaren ustezko egilea. Atxilotzeko unean, susmagarriak ez zien jaramonik egin agenteen aginduei, eta bere autoan ihes egiten saiatu zen. Hori dela eta, polizia-auto bat jarri behar izan zuten bere ibilbidean, ihes egitea eragozteko.  

Atxilotua, 62 urtekoa, polizia-egoitzan dago, eta goizean zehar jarriko dute agintari judizialaren eskuetan.  

Ertzaintzan susmatzen dute, atxilotuaren ezaugarriak eta modus operandia dela eta, erasotzailearen, orain arte egitateak salatu ez dituzten, biktima gehiago egon daitezkeela.