Eusko Jaurlaritzak 150.000 eurorekin lagunduko du Euskal Selekzioaren eta Uruguairen arteko partiduaren finantziazioa

Euskal Selekzioak eta Urugaiko selekzioak joan den martxoaren 23an jokatu zuten San Mamesen. Bana bukatu zen partidu hartako  antolakuntza gastuak ordaindu ahal izateko Gobernu Kontseiluak 150.000 euroko dirulaguntza bat onartu du gaur. Euskadiko Futbol Federazioa izan zen norgehiagokaren antolatzailea eta bera izango da dirulaguntza jasoko duena.

Dirulaguntza honekin Eusko Jaurlaritzak euskal selekzioek nazioarteko proiekzio handiagoa lortzeko bultzatzen duen ofizialtasun proiektuarekin bat egiten du.