Bilbo, kartzelan sartu dute bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea egotzita


24_0241 Bilbo, kartzelan sartu dute bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea egotzita

Bilbo, kartzelan sartu dute bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea egotzita

Servicio de prensa

2024-04-25

Bilboko udaltzainek gizon bat atxilotu zuten atzo (asteazkena) arratsaldean, genero-indarkeriaren esparruan sexu-erasoa egitea egotzita. Ertzaintzak epailearen esku utzi du atxilotua, eta espetxeratzeko agindua eman du.

Atzo arratsaldean, Bilboko Udaltzaingoak Ertzaintzari jakinarazi zion 46 urteko gizon bat atxilotu zuela Bizkaiko hiriburuko etxebizitza batean bikotekide ohiari sexu-erasoa egiteagatik.

Hortik aurrera, horrelako kasuetarako protokoloari ekin zitzaion, eta biktima ospitalera eraman zuten. Bestalde, Ertzaintzak dagokion polizia-atestatua izapidetu du, eta gaur, osteguna, atxilotua Bilboko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegian aurkeztu dute. Atxilotua Basauriko Bizkaiko espetxera eraman dute, epailearen aginduz.