Categorías: albisteak-berriak

Bilbo, gazte bat atxilotu dute beste bati kristalezko botila batekin lesioak eragiteagatik


24_0247 Bilbo, gazte bat atxilotu dute beste bati kristalezko botila batekin lesioak eragiteagatik

Bilbo, gazte bat atxilotu dute beste bati kristalezko botila batekin lesioak eragiteagatik

Prentsa zerbitzua

2024-04-28

Ertzaintzako agenteek 19 urteko gazte bat atxilotu dute gaur goizaldean Bilbon, beste pertsona bati botila batekin egindako ebakiengatik lesio-delitu bat egotzita. Polizia-patruilak tornikete bat egin dio beso batean zaurituari, odoljarioagatik. Anbulantzian eraman dute ospitalera.

Bilboko ertzain-etxeko Herritarren Babeserako ertzainek gaur, igandea, 03:00etan gazte talde bat ikusi dute zauritutako pertsona baten ondoan, Indautxu auzoko Eguillor plazan.

Agenteek eskuineko besoan zauri sakona zuela ikusi dute biktima, eta tornikete bat egin diote odoljarioa gelditzen saiatzeko, osasun-laguntza iritsi arte.

Bertan bildutako datuen arabera, kristalezko botila hautsi batekin gertatu zen erasoa. Handik gertu, ertzainek lesioen ustezko egilea identifikatu eta atxilotu dute, eta hark ere hainbat ebaki zituen eskuetan. Zauritutako gaztea eta atxilotua ospitalera eraman dituzte.

Polizia-atestatuaren izapideak amaitutakoan, atxilotua Bilboko Guardiako Epaitegiaren esku utziko dute.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Donostiako parkeak ezagutzeko bisitak, Ingurumenaren Munduko Eguna dela eta

Lehena igande honetan izango da, ekainak 8, 11:00etan Aieteko parkean Ostegun honetan, ekainaren 5ean, ospatuko…

2 horas hace

Eusko Jaurlaritzak Euskal Eskola Publikoaren eraldaketa aktibatu du bere lehen estrategia planaren bidez

Hezkuntza sailburuak planaren abiatze operatiboa bultzatu du plana egiten parte hartu zuten ikastetxeen eta hezkuntza-komunitateko…

2 horas hace

Lehendakariak proposatu du Espainiako Gobernuarekin ‘kupo energetiko-industriala’ adostea Euskadin hornidura bermatzeko

Imanol Pradales Lehendakariak Eusko Legebiltzarrean iragarri du gaur Espainiako Gobernuari proposatuko diola Estatuarekin ‘Kupo energetiko-industrial’…

2 horas hace

Egitarau ugaria eta anitza prestatu du Euskaltzaindiak Gabriel Arestiren ekarria ezagutarazi eta balioesteko bere heriotzaren 50.urteurrenean

Gabriel Aresti Segurola bilbotar idazle eta euskaltzain urgazlea 1975eko bagilearen 5ean zendu zen, 41 urte…

2 horas hace

Donostian gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte droga-trafikoagatik

25_0386 Donostian gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte droga-trafikoagatik Donostian gizon bat eta emakume…

17 horas hace

Nafarroak kontsultarako organo iraunkor bat izango du aurten, haur eta nerabeek eragiten dieten politika publikoei buruzko proposamenak egin ditzaten

Nafarroak organo aholku-emaile iraunkor bat izango du aurtendik aurrera, haurrek eta nerabeek eragiten dieten politika…

20 horas hace