Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Berrizen lur orotako ibilgailu bat lapurtzeagatik. Ihesean zihoan pertsona horrek ausarkeriaz gidatu zuen, eta ertzain bat harrapatzeko zorian egon zen.
Atzo, ostirala, arratsaldeko hirurak baino minutu batzuk lehenago, Ertzaintzak jakin zuen lur orotako ibilgailu bat lapurtu zutela Berrizen. Handik gutxira, ibilgailua BI-623 errepidean aurkitu zuten, Urkiolako mendatearen inguruan, eta gelditzeko agindua eman zioten, baina gidariak ez zion jaramonik egin, eta ertzain batek saihestu egin behar izan zuen, ez harrapatzeko.
Ihesean abiada handian zihoan, ausarkeriaz, arrisku larrian. Horren adibide da Durangoko hirigunean, tarte batzuetan, kontrako norabidean ibili zela, eta arriskuan jarri zituela bai oinezkoak bai aurrez aurre zituen beste gidari batzuk. Gainera, obretan zegoen eremu batean, piboteekin, hesiekin eta beste objektu batzuekin talka egin zuen.
Azkenik, lur orotako ibilgailua utzi zuen Durangon bertan, San Fausto auzoan, eta oinez jarraitu zuen ihesean. Bertan, susmagarria Atsarte ibaira erori zen eta alboko baratzeetatik jarraitu zuen, geldiarazi eta atxilotu zuten arte. Ondoren, alkoholemia-proban positibo eman zuen, botatako aire litroko 0,50 miligramo alkoholeko emaitza emanez, baimendutako maximoa 0, 25 miligramokoa denean.
Pertsona horri bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat leporatzen zaio, ausarkeriaz gidatzeagatik, ibilgailua erabiltzea lapurtzeagatik eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatuagatik.
42 urteko atxilotuak polizia-aurrekariak ditu, eta epailearen aurrean agertu beharko du laster.
Ertzaintzak gizon eta emakume bat atxilotu ditu joan den astean Beasaingo etxebizitza batean lapurreta egitea…
Ertzainek lau gizon atxilotu dituzte Gipuzkoako hiriburuan legearen aurkako atxiloketa eta lesioak eragitea leporatuta, pertsona…
El Gobierno Vasco ha aprobado la convocatoria de ayudas a la emancipación para el próximo…
El Índice de Precios de Consumo ha frenado su avance en abril con una tasa…
La entidad Taxi Bidasoa ha denunciado públicamente la «salvaje agresión» sufrida por un taxista el…
El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, ha aprovechado la sesión de control en el Congreso…