Donostia, bi atxilotu etxe batean lapurreta egiten saiatzeagatik


24_0248 Donostia, bi atxilotu etxe batean lapurreta egiten saiatzeagatik

Donostia, bi atxilotu etxe batean lapurreta egiten saiatzeagatik

Servicio de prensa

2024-04-29

Ertzaintzako agenteek 35 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte gaur, astelehena, goizaldean, Donostian, eraikin bateko sarrerako atea behartzen ustekabean harrapatu ondoren.

Goizaldeko bost eta erdiak baino zertxobait lehenago, polizia bertaratzeko eskatu dute Donostiako etxe batetik, herritar batek bi pertsona hauteman baititu etxeko atea behartzen. Antza denez, harrapatu egin dituztela ikustean, ustezko lapurrek ihes egin dute.

Inguruan zaintza-lanetan ari zen herritarren babeseko patruila bat hurbildu da adierazitako lekura, eta eraikineko sarrerako ateak kalte nabarmenak zituela eta sarraila hondatuta zegoela egiaztatu du.

Horren aurrean, ertzainek ingurua aztertu dute, eta lapurreta egiten ustez saiatu diren pertsonen ezaugarri fisikoekin bat zetozen bi gizon aurkitu dituzte. Susmagarriak identifikatu egin dituzte, eta dagozkion frogaketak egin ondoren, etxebizitza batean indarra erabiliz lapurreta egiten saiatzea leporatuta atxilotu dituzte.

Atxilotuak polizia-egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egitera, agintari judizialaren eskuetan jarri aurretik.