Categorías: albisteak-berriak

RC Celta-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

RC Celta taldearen aurkako neurketarako sarrerak erosteko inskripzio-epea bukatu eta gero, apuntatu diren pertsona guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute

RC Celta taldearen aurkako neurketarako sarrerak eskuratzeko izen-emate epea amaitu ondoren, izena eman duten bazkide guztiek euren sarrera erosteko eskubidea izango dute, sarrera izen-emate kopurua txikiagoa baita.

Sarrerak eskatu dituzten bazkideek maiatzak 7an, asteartea, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, sarrerak jaso ahal izango dituzte, San Mameseko txarteldegietan.

Gainerako sarrerak publiko orokorrari jarriko zaizkio salgai San Mameseko txarteldegietan, aurreko ordutegi eta data berean. Sarreren prezioa 30 eurotakoa da.

ADI EGON: 

Txarteldegietan iladak ekiditeko, eransten den formularioa guztiz beteta eraman beharko da sarrerak erosterakoan. Gainera, sarrerak hartzeko, bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data, NAN eta bidaia plana zenbakia adieraztea ere.

Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, hurrengo hiru zozketetan parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gizon bat atxilotu dute Portugaleteko saltoki batean indarra erabiliz egindako lapurreta batean parte hartzeagatik

25_0397 Gizon bat atxilotu dute Portugaleteko saltoki batean indarra erabiliz egindako lapurreta batean parte hartzeagatik…

2 horas hace

Bi pertsona ikertu dituzte Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoko ondare historikoaren aurkako ustezko espoliazio-delituagatik

Ertzaintzaren Ingurumenaren aurkako Delituen eta Hirigintzaren Atal Nagusiak Iruña Okako (Araba) Iruña-Veleia aztarnategi arkeologikoko ondare…

2 horas hace

Lezo, motorzale bat hil da zirkulazio istripuan

25_0395 Lezo, motorzale bat hil da zirkulazio istripuan Lezo, motorzale bat hil da zirkulazio istripuan…

5 horas hace

Barakaldo, droga-trafikoagatik lokal bateko arduraduna ikertu dute

Ertzaintzak atzo, osteguna, arratsaldean egindako ikerketa baten ondorioz, Barakaldoko Cannábica elkarte batek erabiltzen duen lokal…

23 horas hace

Ertzaintzak «Mendeku» operatiboa amaitu du

Ertzaintzak amaitutzat eman du "Mendeku" izeneko operatiboa, Polizia Nazionalarekin batera garatu duena, erakunde kriminalak atzemandako…

23 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Zallako tailer batean lapurtzen saiatu ondoren

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean, beste bi gizonekin batera Zallako tailer batean…

23 horas hace