Categorías: albisteak-berriak

Manuel Carreirasen ikerketa proiektu batek 2,5 milioi euro jaso ditu EBren eskutik

Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroko zuzendari zientifikoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ikertzaile agurgarria den Manuel Carreiras aurten Europako Ikerketa Kontseiluaren ERC Advanced Grant diru-laguntza lortu duten Estatuko 11 ikertzaileren artean dago.

Guztira 2023an aurkeztu diren 1.829 hautagaitzatatik, 255 proiektu aukeratu dituzte, Europar Batasunak finantzatutako 652 milioi euro banatuko dituztenak.

Horien artean, Giza eta Gizarte Zientzien alorreko CORTICAL RYTHMS proiektua dago, Manuel Carreirasek gidatua. Proiektuak 2,5 milioi euro jasoko ditu garun eta hizketaren erritmoen arteko koherentziaren inguruko ezagutzak areagotzea helburu duen azterlana aurrera eramateko 5 urteetan zehar. Ikerketa honetan erritmo maiztasun ezberdinak erabiliko dira eta populazio talde desberdinak aztertuko dira, biomarkatzaileak identifikatuz eta neurofeedback algoritmo berriak garatuz diagnostiko eta esku-hartze tresna hobeak sortzeko xedez.

«Norbaiti hitz egiten entzuten diogun bakoitzean, gure garun-uhinak hartzailearen uhinekin sinkronizatzen dira». Ikerketa honen bidez, sinkronia hau aztertuko dugu atzean dauden mekanismo kognitiboak ulertu, biomarkatzaileak identifikatu eta dislexia bezalako arazoei zuzendutako neurofeedback-a oinarri duten esku-hartze programa eraginkorragoak zein hizkuntza berriak ikasteko prozesu hobeak garatzeko», azaldu du Carreirasek.

Horretarako, batetik, elektroentzefalografia eta magnetoentzefalografia bezalako neuroirudi teknikak erabiliko dira, baita neurofeedback bidezkoak ere, garunaren mota ezberdineko datuak bildu eta analizatzeko. Hau guztia baliagarria izango da garunaren funtzionamenduaren atzean dauden mekanismoak hobeto ezagutzeko, zerbait gaizki dabilenerako, dislexia dagoenean adibidez, edo neurofeedback tekniken bitartez indartu daitekeenean, hizkuntzen ikasketa esaterako.

Zehatzago esanda, proiektua daraman taldeak zenbait parte-hartzaile talderekin egingo du lan: 4 hilabeteko haurtxoak, «irakurmena erabat finkatu arte aldizka haien gauzatzea neurtuko dugu», gehitu du Manuel Carreirasek; eskolaurreko haurrak zein heldu letragabeak, irakurketa fasea hasten ari direnak eta, azkenik, bigarren hizkuntza bat ikasten ari diren helduak, euskara edo keinu-hizkuntza kasu, ezaugarri linguistiko oso ezberdinak dituztenak.

EB mailan ospetsuenetakoak diren ERC Advanced Grants bekak Europako ikertzaile liderrei aurkikuntza zientifiko garrantzitsuak ekar ditzaketen asmo handiko proiektuak garatzeko aukera ematen diete eta, gainera, ikertzaile gehiagorentzako lanpostu berriak sortzea ahalbidetzen dute.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

2 horas hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

2 horas hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

2 horas hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

5 horas hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

5 horas hace

‘Bilbao Moda’, una iniciativa del Ayuntamiento para fomentar la colaboración entre los comercios y el talento de los diseñadores locales

“Se trata de un proyecto basado en el trabajo colaborativo con numerosos agentes de Bilbao,…

5 horas hace