Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Toloño mendilerroan


24_0292 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Toloño mendilerroan

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Toloño mendilerroan

Servicio de prensa

2024-05-20

32 urteko mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek, Toloño mendilerroan ibilbide bat egiten ari zela. Mendizalea harrapatuta geratu da iristeko zaila den eremu batean, eta Ertzaintzaren helikoptero batek atera eta Lagranera eraman du. Bertan, osasun-langileek artatu dute, hipotermia sintomak baitzituen.

Gaur arratsaldeko hirurak pasata, mendizale bat Euskadiko Larrialdi Zerbitzuekin harremanetan jarri da, Toloño mendilerroko (Araba) San Bartolome muinoaren inguruan iristeko zaila den gune batean harrapatuta baitzegoen.

Ertzainak, suhiltzaileak eta Ertzaintzaren mendiko helikoptero bat bertaratu dira, eta azken hori izan da azkenean mendizalearengana iritsi eta eremu seguru batera eraman duena, Lagran herrira. Bertan, osasun-langileek artatu dute, hipotermia sintomak baitzituen, baina 32 urteko erreskatatuak bere kabuz joan ahal izan du.