Ertzaintzak Isabel I Unibertsitateko ikasleen prestakuntzan lagunduko du


24_0294 Ertzaintzak Isabel I Unibertsitateko ikasleen prestakuntzan lagunduko du

Ertzaintzak Isabel I Unibertsitateko ikasleen prestakuntzan lagunduko du

Prentsa Zerbitzua

2024-05-21

Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmen bat sinatuko du Kriminologia Graduko ikasleek praktikak egin ditzaten

Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena eman du, gaur, Burgosen egoitza duen Isabel I Unibertsitatearekin hezkuntza-lankidetzarako hitzarmen bat sinatzeko. Hitzarmen horrek Kriminologia eta Segurtasun Zientzien Graduko ikasleek Ertzaintzan kanpoko praktika akademikoak egin ahal izateko esparru arautzailea ezartzen du.

Praktika horien helburua ikasleei prestakuntza akademikoan eskuratutako ezagutzak aplikatzeko eta osatzeko aukera ematea da, bai eta lanbide-jardueretan aritzeko prestatuko dituzten eta enplegagarritasuna erraztuko dieten gaitasunak eskuratzen laguntzea ere.

Hitzarmenak lau urteko indarraldia izango du, eta beste lau urtera arte luzatu ahal izango da.

Duela urte batzuetatik hona, Eusko Jaurlaritza lankidetzan ari da Euskadiko nahiz Estatuko unibertsitateekin, fakultate eta espezialitate desberdinetako ikasleek Ertzaintzan kanpoko praktika akademikoak egin ditzaten.