Espetxean sartu dute arma zuri batekin mehatxatzeagatik Irunen atxilotu ondoren

Ertzainek 24 urteko gazte bat atxilotu dute Irunen, labana eskuan hartuta beste gazte bati heriotza-mehatxuak behin eta berriz egitea leporatuta. Polizia-aurrekari ugari dituen atxilotua agintaritza judizialaren eskuetan utzi dute, eta epaileak espetxeratzeko agindua eman du.

Atzo, astelehena, goizaldeko ordu bata baino lehentxeago, Irunen zaintza-lanetan ari zen herritarren babeserako patruila baten laguntza eskatu zuen herritar batek, eta inguruko ostalaritza-establezimendu bateko terrazan ustez liskarrean ari zirela  esan zien agenteei.

 

Patruilako agenteak ibilgailutik jaitsi eta adierazitako lekura joan ziren, eta gazte bat labana batekin beste gazte bat mehatxatzen ari zela ikusi zuten.  Agenteak ikustean, susmagarriak lurrera bota zuen arma zuria, eta, ihes egiten saiatu zen arren, agenteek geldiarazi egin zuten.

 

Gazteak, eztabaida baten ondoren, biktima terrazan zegoen gazte taldetik aldendu zuela eta, labana eskuan hartuta, behin eta berriz heriotza-mehatxuak egin zizkiola egiaztatu ondoren, agenteek atxilotu egin zuten.

 

Polizia-aurrekari ugari dituen atxilotua agintaritza judizialaren eskuetan utzi zuten zegozkion izapideak egin ondoren, eta epaileak espetxeratzeko agindua eman du.