Espetxera eraman dute, urruntze-agindua izan arren, bikotekide ohia atxikitzeagatik eta hari sexu-erasoa egiteagatik Gasteizen atxilotutako gizona


24_0295 Espetxera eraman dute, urruntze-agindua izan arren, bikotekide ohia atxikitzeagatik eta hari sexu-erasoa egiteagatik Gasteizen atxilotutako gizona

Espetxera eraman dute, urruntze-agindua izan arren, bikotekide ohia atxikitzeagatik eta hari sexu-erasoa egiteagatik Gasteizen atxilotutako gizona

Servicio de prensa

2024-05-21

Ertzaintzak 45 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizen, genero-indarkeriaren eremuan sexu-askatasunaren aurkako delitu bat leporatuta. Gizonak epailearen urruntze-agindua urratu zuen eta bikotekide ohia sexu-harremanak izatera behartu zuen bere borondatearen aurka. Atxilotua agintaritza judizialaren eskuetan utzi dute eta epaileak espetxeratzeko agindua eman du.

Erasoa atzo goizean gertatu zen. Biktima etxetik irtetera zihoanean, bikotekide ohia gerturatu zitzaion.

Gizonak urruntze-agindua zuen arren, atarian zain zegoen eta etxebizitzara igotzera behartu zuen. Etxe barruan, indarra eta beldurra erabiliz, behartu zuen sexu-harremanak izatera bere borondatearen aurka. Lo geratu zenean, emakumea Ertzaintzarekin harremanetan jarri ahal izan zen gertatutakoa kontatzeko, eta bertaratu ziren polizia-baliabideek erasotzailea atxilotu zuten.

Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten, eta, zegozkion eginbideak amaitu ondoren, gaur goizean jarri dute agintaritza judizialaren eskuetan, eta epaileak espetxeratzeko agindua eman du.