Categorías: albisteak-berriak

Kriminologiaren Euskal Institutuak saria jaso du Estonian

Indarkeria politikoari buruzko Topaketen Topaketa Errestauratiboko nazioarteko sareak Justizia Errestauratiboaren 7. Saria (https://www.euforumrj.org/en/european-restorative-justice-award) jaso du Tallinen (Estonia), Justizia Errestauratiboaren Nazioarteko Konferentziaren 12. edizioan zehar. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Kriminologiaren Euskal Institutuak bultzatu zuen aipatutako sarea 2019an, beste herrialde batzuetako unibertsitate eta erakundeekin batera.

Gema Verona Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendariak nabarmendu duenez, “zoritxarrez dagoeneko gure artean ez daudenak ohoratzen ditu sari honek (hildakoen aulki hutsa, presentziaz betea) eta, aldi berean, datozen belaunaldientzat (seme-alabak, bilobak…) da. Nahiago genuke sari hau ez jaso (horrek esan nahi luke ez dutela inor erail eta ez duela inork erail), baina, gerraz betetako mundu honetan salbuespenik egin gabe, pertsona guztiak konprometitzen gaitu zeregin errealista batera: bakean emandako eta bakera zuzendutako pauso txikiak eta mugatuak imajinatzea eta horiek elkarrekin eraikitzea.”

Euskadin, Nafarroan, Israelen, Palestinan, Ipar Irlandan, Ukrainan, Belgikan, Frantzian, Italian eta Alemanian zuzeneko edo zeharkako indarkeria politikoa jasan duten biktimak biltzen ditu Topaketen Topaketa Errestauratiboen nazioarteko sareak (EofEs), baita haren batzordean parte hartu duten pertsonak, topaketa errestauratiboetako parte-hartzaile guztiak, bideratzaileak eta kaltetutako komunitateko ordezkariak ere; bereziki, belaunaldi gazteak. Sarea duela bi urte elkartu zen lehen aldiz, Kriminologiaren Euskal Institutuan, eta iaz bosgarren aldiz elkartu zen, Euskal Herriko Unibertsitateko hiru campusetan —online egindako bilera baten eta Italian egindako bi bileraren ondoren—. Testuinguru ezberdinak izanik, bakea lortzeko pausoak ematean hainbat herrialdek elkarrekin ikastea da ideia nagusia, indarkeriaren ondarearen aurrean ikuspegi berreraikitzailea izanik, are indarkeriak jarraitzen duenean ere.

Sariari buruz 

Justizia Errestauratiboari buruzko Europako Foroaren (EFRJ) 10. urteurrenean jarri zuten martxan Justizia Errestauratiboaren Saria. Justizia errestauratiboaren garapenari egindako ekarpen garrantzitsuenak aitortzen eta saritzen ditu. Ekarpen horiek teorikoak, praktikoak, enpirikoak edo politikoak izan daitezke. Sariak pertsonei, taldeei edo erakundeei ematen zaizkie. Foro horren bi urtez behingo Nazioarteko Konferentzian egiten da sari banaketa. Erakundeko Zuzendaritza Batzordeak izendatzen ditu sarituak, kideek egindako proposamenetan oinarrituta.

Justizia Errestauratiboari buruzko Europako Foroa (EFRJ) nazioarteko erakundea da, eta justizia errestauratiboaren arloko kide aktiboak konektatzen ditu, hala nola profesionalak, akademikoak eta arduradun politikoak, Europa osokoak zein handik kanpokoak. Ikerketa, politika eta praktiken garapena sustatzen ditu, pertsona guztiek kalitatezko justizia errestauratiboko zerbitzuak eskuratu ahal izateko, edozein unetan eta edozein kasutan. Nagusiki, gai penaletako justizia errestauratiboaren aplikazioan zentratzen da, baina ez ditu albo batera uzten beste arlo batzuk ere, hala nola familiako, eskolako eta komunitateko bitartekaritza.

Informazio osagarria 

Eskuratu informazio gehiago honako argitalpenean, “Justicia restaurativa intergeneracional” izenekoan: https://www.ehu.eus/eu/web/ivac/justizia-leheneratzailearen-teoria-eta-praktika-laborategia/argitalpenak.

Halaber, ikusi Covergencias erakusketa, Clair Aldington artista eskoziarrarena, UPV/EHUren Bilboko Esperientzia Gelen egoitzan. EofEs-eko kidea da Clair Aldington.

Kriminologiaren Euskal Institutua (KREI) 1976an eratu zuen Antonio Beristain Ipiña irakasleak, eta 1978an aitortu zuten formalki. Euskal Herriko Unibertsitatearen Unibertsitateko Ikerketa Institutu propioa da, fakultateartekoa eta sailartekoa. Une honetan Gema Varona da zuzendaria (https://www.ehu.eus/eu/web/ivac/).

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Sei pertsona atxilotu dituzte eta bat ikertu Getxon droga-trafikoaren aurkako operazio batean

Azken hilabeteotan, Ertzaintzak, Getxoko eta Leioako udaltzaingoen laguntzaz, operatibo bat gauzatu du Getxon droga-trafikoan ziharduen…

53 mins hace

Ebasketa eta iruzurra leporatuta atxilotu dute, Donostiako diskoteka batean lapurtutako bankuko bi txartel erabili ondoren

Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian, iruzur-delitu bat eta ebasketa-delitu bat…

4 horas hace

“Udaberriko Bertso Saioak” vuelve a Santutxu este mes con tres sesiones y un bertso-poteo

El Ayuntamiento de Bilbao reúne a los nombres más actuales del bertsolarismo en Santutxu los…

4 horas hace

ELA convoca una jornada de huelga en Euskotren para el 21 de mayo

El sindicato ELA ha convocado una jornada de huelga para el 21 de mayo que…

4 horas hace

Kontsumobide detecta altos niveles de incumplimiento en la venta de legumbres

El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, ha llevado a cabo tres campañas de inspección que…

4 horas hace

La Guardia Civil interviene en Euskadi 54 piezas de marfil que se comercializaban de forma irregular

La Guardia Civil de Bizkaia ha intervenido un total de 54 piezas de marfil que…

4 horas hace