Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Higer itsasargiaren inguruan istripua izan duen emakume bat erreskatatu dute


24_0321 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Higer itsasargiaren inguruan istripua izan duen emakume bat erreskatatu dute

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Higer itsasargiaren inguruan istripua izan duen emakume bat erreskatatu dute

Servicio de prensa

2024-06-02

Ertzaintzaren helikoptero batek emakume bat erreskatatu du gaur, igandea, arratsaldeko lehen orduan, Hondarribiko Higer itsasargiaren inguruan erorikoa izan ostean. Ezin izan du ibilbidea bere kabuz jarraitu.

Eguerdiko hamabietan, partikular batek SOS-Deiak 112 Larrialdiei Aurregiteko Telefonora deitu du, Higher itsasargiaren inguruan ibilbide bat egiten ari zela emakume batek istripu bat izan duela jakinarazteko. Horren ondorioz, bere kabuz jarraitzeko prest ez zegoela ikusi du.

Arrazoi horrengatik ezarritako dispositiboaz arduratzen den Larrialdiei Aurregiteko teknikariak mendiko egitura duen Ertzaintzaren helikoptero bat bidali du bertara, suhiltzaile eta osasun-zerbitzuetako beste baliabide batzuen artean. Ondoren, biktima erreskatatu eta osasun-langileen eskuetan utzi du aireontziak.