Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela, eta Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua eta Josu Bujanda Ertzaintzaren burua lagun dituela, egin da gaur eguerdian 2023an merezimendu bereziko egintzak egin zituzten ertzainei polizia-lanagatik zorionak emateko eta kondekorazioak banatzeko urteko ekitaldia, eta ekitaldi horretan zerbitzuan hildako ertzainak, eta, ETAk hildakoak, ere omendu dituzte.
Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren instalazioetan egin den ekitaldia zerbitzuan hildako agenteak gogoratuz hasi da. Minutu bateko isilunea egiteaz gainera, Iñigo Urkulluk eta Josu Erkorekak eskaintza egin dute, bi txapel gorrirekin, oroimenerako haien izenak grabatzen diren monolitoaren aurrean. Azkena Iñigo Aldama Menoyorena izan da, aurtengo urtarrilaren 3an Laudion zerbitzuan hildako ertzainarena.
Jarraian, omenaldi berezia egin zaie ETAk 1985etik 2001era bitartean hil zituen 15 ertzainei. Haien omenez, bideo bat proiektatu dute haien izenekin eta irudiekin: Carlos Díaz Arcocha (1985), Genaro García de Andoain Larrinaga (1986), Juan José Pacheco Cano (1988), Luis Hortelano García (1989), Alfonso Mentxaka Lejona (1991), Joseba Goikoetxea Asla (1993), José Luis González Villanueva (1995), Iñaki Mendiluze Etxeberria (1995), Ramón Doral Trabadelo (1996), José María Aguirre Larraona (1997), Jorge Díez Elorza (2000), Mikel Uribe Aurkia (2001), Iñaki Totorika Vega (2001), Javier Mijangos Martínez de Bujo (2001), eta Ana Isabel Arostegui Legarreta (2001).
Aintzatespena Ertzaintzaren buruari
Aurtengo ekitaldian, Ertzaintzak bereizgarri zuridun domina eman dio Josu Bujanda Zalduari, 2019tik Ertzaintzaren intendente burua denari. Domina horrekin, Akademian 1983an sartu zenetik egindako 40 urteko ibilbide profesional luze eta oparoa aitortu nahi izan zaio, erakundearekin, bere historiarekin eta misioarekin izan duen konpromisoarengatik; barnean eta publikoki egindako Ertzaintzaren defentsarengatik, Euskadiren zerbitzura dagoen, sorrerako erroak dituen eta pertsonen eskubideak erabat errespetatzen dituen poliziaren balioak sustatuz.
Ekitaldian nabarmendu da Josu Bujanda Zaldua Euskal Poliziaren lankidetza-ereduaren sustatzaile zorrotza dela, Ertzaintza Euskadiko polizia integral gisa irmotasunez defendatzen duena eta agenteen prestakuntzarekin eta profesionalizazioarekin konprometitua, bai eta plantillaren berdintasunarekin eta plantilla euskalduntzearekin ere. Gainera, domina horrek gertuko polizia-eredu baten, herritarrekiko tratuan hurbilekoa den eta erakundeetan konfiantza sortzen duen polizia-eredu baten defendatzaile sutsua dela ere aitortzen du.
Bereizgarri zuridun 10 domina
Gainera, Ertzaintzak bereizgarri zuridun beste 10 domina ere eman ditu. Bereizgarri hori ematen da zailtasun edo garrantzi handiko zerbitzuetan agenteek izandako parte-hartze arrakastatsuagatik eta horietan dohain profesional edo zibiko apartak erakutsi izanagatik, bai eta era nabarian nabarmendu direlako polizia-eginkizuna betetzean edo kidegoaren ospea hobetzeko edo zerbitzuan erabilgarriak diren lan bikainak egin dituztelako ere:
Bereizgarri urdineko 5 domina
Gaurko ekitaldian, bereizgarri urdineko beste 5 domina ere banatu dituzte. Domina horiek ematen zaizkie beste polizia-kidego batzuetako kideei, larrialdietako eta babes zibileko zerbitzu publikoetako kideei, segurtasun pribatuko kideei eta segurtasun publikoaren defentsan garrantzi handiko ekintzak egiten dituztenei, bai eta Ertzaintzaren mesederako eta ospea hobetzeko harekin funtsezko lankidetzan aritzen direnei ere:
36 zorion-adierazpen
Azkenik, ekitaldian 2023an zerbitzuan merezimendu bereziko egintzak egin zituzten ertzainen izenen jendaurreko irakurketa ere egin da. Merezimenduzko egintza horiek espediente pertsonaletako oharretan jasota geratzen dira, eta gaur jaso dutena bezalako aitorpen publikoa jasotzeko arrazoia dira. Edizio honetan guztira 35 ertzain zoriondu dituzte polizia-lan aipagarria egin dutelako.
MULTIMEDIA EDUKIA IREKIAN: https://irekia.eus/lhk/5R6
25_0474 Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Errenterian, Torre Pachecon, Murtzian, izandako istiluengatik Ertzaintzak gizon bat…
25_0473 Hiru atxilotu Hernanin pertsonen legez kanpoko trafikoagatik Hiru atxilotu Hernanin pertsonen legez kanpoko trafikoagatik…
Azken egunetan, Hondarribiko hainbat puntutan aparkatuta zeuden ibilgailuetan kalteak eragitearen harira, Hondarribiko Udaltzaingoak zenbait adin…
Hirugarren urtez jarraian, Berdintasun departamentuak Zarauzko Emakume* Sortzaileen Azoka antolatu du, uztailaren 19an, larunbata, goizeko…
Abuztuan ospatuko da 37. Udako Musikaldia Zarautzen, eta beste behin, zarauztarrek zein bisitariek musika klasikoaz…
Maiatzaren 13an abiatu zuen Udalak “Zarautzen Bizi” prozesua eta ekainaren 17ra bitartean egin diren 5…