Bilboko banku-sukurtsaleko lapurra espetxeratu dute


24_0330 Bilboko banku-sukurtsaleko lapurra espetxeratu dute

Bilboko banku-sukurtsaleko lapurra espetxeratu dute

Servicio de prensa

2024-06-05

Polizia-eginbideak amaitu ondoren, Ertzaintzak epailearen esku utzi du gaur goizean atxilotua, eta espetxeratu egin dute. Apirilaren 17an Bilboko Indautxu auzoko banku-sukurtsal batean lapurreta egitea leporatzen diote atxilotuari

Gaur goizean, polizia-eginbideak amaitu ondoren, atxilotua, 57 urteko bilbotarra, Bizkaiko hiriburuko Guardiako Epaitegira eraman dute, eta hark espetxeratzeko agindu du.

Ertzaintzak egindako ikerketari esker, susmagarria identifikatu eta atxilotu zuten atzo, asteartea, Bilboko Indautxu auzoko banku-bulego batean lapurreta egitea egotzita, apirilaren 17an.