Ertzaintzak Bartzelonako Security Forum azokan parte hartuko du

Ertzaintzak aste honetan Bartzelonan egingo den Security Forum azokaren, segurtasunaren erreferentziako jardunaldiaren, hamaikagarren edizioan parte hartuko du. Euskal poliziak “Berrikuntza segurtasunaren zerbitzura” izenburua daraman stand bat jarri du. Biltzarreko adituen hitzaldietako batean Hugo Carlos Prietok, Ertzaintzaren Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Sekzio Zentraleko komisario buruak, hitz egingo du.

Aste honetan, ekainaren 5ean eta 6an, Security Forum azokaren urteko edizioa egingo da Bartzelonako Biltzar Jauregian. SICUR eta USEC biltzarrekin batera, Estatuan segurtasunaren arloan egiten den hiru ekitaldi handietako bat da. Bertan sektorearen zati handi bat izaten da, eta profesionalen topagune garrantzitsua izateaz gainera, segurtasunaren esparruko soluzio berritzaileenak ere aurkezten dira. 

Edizio honetako ardatza higiezinen segurtasuna izango da, eta aurten ere, bi biltzar-jardunaldi antolatu dira, segurtasunaren esparruko profesionalek aurre egin behar izaten dieten erronka nagusiak aztertzeko.

Ertzaintzak “Berrikuntza segurtasunaren zerbitzura” leloa izango duen standarekin parte hartuko du Security Forum azokan.

Biltzarraren programak sektoreko garrantzi handiko adituak elkartuko ditu hitzaldi eta eztabaida-mahaietan. Hilaren 5ean, Hugo Carlos Prietok, Ertzaintzaren Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Sekzio Zentraleko komisario buruak, “Kriminalitate-zantzuak dituzten desagerpenak, ikerketaren errealitatea” gaiaz hitz egingo du.

Eusko Jaurlaritzaren izenean, Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea eta Asier Erkoreka Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria izango dira bertan.

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua